Edurne Ormazabal izango da Tabakalerako zuzendari nagusia

  • Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroko zuzendari nagusiaren postua Edurne Ormazabali ematea erabaki du Tabakalerako administrazio kontseiluak.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2018ko urtarrilaren 12a
Edurne Ormazabal izango da Tabakalerako zuzendari nagusi (argazkia: Tolosaldeko Ataria).

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak eman du berria Twitter bidez. Esplikatu duenez, "komunikazioa sendotu eta sormen industriekin zerikusia duten ekimenak bultzatzeko, lantalderako duen gaitasuna ezin hobeto datorkigu".

Ormazabal Tolosan jaio zen 1963an eta ibilbide luzea egina du kazetari gisa EITB taldean. Besteak beste, Gaztea irrati-formulako zuzendari izan zen 1990etik 2008ra bitartean. Donostiako Herri Irratian hasi zen lanean kazetari gisa, Psikologian lizentziatu ondoren. Irrati-telebista publikora iritsi aurretik, Deia egunkarian ere lan egin zuen, baita Antena 3ren irratian ere.

Kultur munduarekin zerikusia izan du kazetari lanean. Besteak beste, ETB1en Katu kale saioa aurkeztu zuen hiru urtez. Donostiako Zinemaldian ere parte hartu izan du, ekitaldietako aurkezle gisa.

Izendapen honekin bukatutzat eman daiteke Tabakalerak sortu duen zuzendaritza nagusiaren inguruko inkognita. Lanpostu berria da Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean, eta administrazio kontseiluak erabaki zuen hura sortzea. Orain arte Tabakalerako proiektu kulturala zuzendu duen Ane Rodriguezen gainetik legoke zuzendari nagusi berria.

Lanpostua sortuko zela iragartzean, erakunde publikoek –Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala– azaldu zuten zuzendari nagusiari egokituko zaiola proiektua lideratzea eta eraikineko "ikuspegi orokorra" lantzea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Tabakalera  |  Donostia

Tabakalera kanaletik interesatuko zaizu...
Ubik eta enplegu kultural garaikidea: esplotatu langileak eta lortu kontratu publiko berriak

Donostiako Tabakaleran dagoen Ubik sorkuntza liburutegiko langileek “aski da” esan dute. Joan den asteburuan hainbat hedabidek jaso zuten biblioteka berezi horretan lan egiten duten hamahiru bitartekarien protesta: hilean 1.000 eurora iristen ez diren soldatak, ordutegi kaotikoak, asteburuetan eta jai-egunetan lan egin beharra plusik kobratu gabe… Prekarietate-putzu bat, hiriak azken urteetan egin duen inbertsio kultural handienaren erdian.


2018-07-15 | Julia Eckhardt
Eliane Radigue
"Egin nahi dudan musika soinutik harago doa"

Ekainaren 28an kontzertu atipikoa antolatu zuen Tabakalerak Kinestesia: mugimenduaren logika programaren barruan. Occam Delta plazaratu zuten Julia Eckhardt, Yannick Guédon eta Emmanuel Holterbach musikariek, soinuaren eta musikaren esentzia bilatzen duen lau piezako kontzertua, Eliane Radiguek konposatutako lanak ezagutzeko primerako aukera eskaini zuena: musikari sailkaezin hau hobeto ezagutzeko aukera duzue ondorengo lerroetan, Donostian bere lanak interpretatu zituen Julia... [+]


2018-04-15 | Nere Lujanbio
Itziar Okariz
"Ulermena etengabeko diskriminazio prozesua da"

Bere lana batik bat performanceetan eta ekintzetan oinarritzen bada ere, eskulturarekin identifikatzen den artista da Itziar Okariz donostiarra. Donostiako Tabakaleran I Never Said Umbrella erakusketa du ikusgai, ekainaren 3ra bitarte.


Zinema (h)abian: Zinema ikasgeletara eramateko proiektu aitzindaria
Ordu magikoaren bila

Zineman, argazkigintzan bezalaxe, eguzkia sartu eta gaua beltz bilakatu arteko une horri ordu magikoa esaten zaio. Argiak urre kolorea hartzen du, leundu egiten da eta itzal luzeagoak sortzen ditu. Ederra eta misteriotsua den une poetiko horretan, mundua beste era batean aurkezten da gure begiradaren aurrean. Inoiz baino presenteago egiten da. Horregatik zinegile asko irteten gara ordu magiko horren bila. Pasio batek bultzaturik. Izan ere, une horretan, zinemaren ahalmena areagotu egiten da... [+]


2018-02-04 | Lander Arretxea
Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria
"Munduko kultur institutu guztiekin parez parez aritu nahi dugu"

Etxepare Institutuko zuzendari berria da Irene Larraza tolosarra. Aurrez, sei urte eman ditu bertan, bestelako arduretan. Etxea ongi ezagutzen du. Miren Arzalluzek duela urtebete hasitako bidea jarraitzea egokitu zaio, baina nahi luke, lan horretan, bere eskua eta egiteko moduak nabaritzea.


Kutxak ez ditu bere gastuak ordaindu Tabakaleran ia bi urtez, EH Bilduren arabera

Kutxa Fundazioa Tabakaleran edukitzen ari den jarrera “guztiz desegokia” salatu du EH Bilduk. Finantza erakundea ia bi urtez ezer ordaindu gabe egon da kultura garaikideko zentroan, Amaia Almirallek salatu duenez.


Zabaltegik berriz aurkitu du bere bidea

Bere izaera berreskuratzeko lanean ari da Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi saila, zenbait urtez beste jaialdietan nabarmendutako perlekin espazioa konpartitzearen eraginez apur bat desitxuratuta geratu ondoren.


Euskal Herriko 14 film Zinemaldian, erdia baino gehiago euskaraz

Zinemaldiak asteazken honetan aurkeztu du aurtengo festibalaren Euskal Herriko eskaintza: etxeko bi ekoizpen izango dira Sail Ofizialean eta 14 filmetatik 8 dira euskaraz osorik edo hein batean.


Deborah Stratman
"Editatze-gelan egiten da zinema"

Deborah Stratman (Washington, AEB, 1967) zientziaren bidez iritsi zen zinera. Fisika ikasteari utzi zion, bukatutakoan industria militarrarentzat lan egin beharko zuelakoan eta Arte Eskolan zinearekin egin zuen topo. Gustatzen zitzaion guztia zeukan zineak: optika, erlatibitatea eta mekanika; teknologiarekin erlazioa, bai eta Tarkovskyk deskribatutako “denbora zizelkatzeko” aukera ere. Ekainaren 17an Tabakaleran izan zen Deborah Stratman berari eskainitako fokuaren saio bat... [+]


2017-06-30 | ARGIA
Abkhazia Donostian: aitortu gabeko estatu bat, hango Atzerri ministro ohiaren begietatik

Maxim Gvinjia Abkhaziako Atzerri gaietarako ministro ohiak enbaxada berezia eduki du aste honetan Tabakalera Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean. Ostiral honetan Xabier Madariaga kazetariak elkarrizketatuko du jendaurrean.


Eguneraketa berriak daude