Emakumeen* bizitza eta gorputzen "dardara bortitzei” helduko diete XVI. Feministaldian

  • Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.

Raisa Alava artistak sortu du aurtengo kartela. / Argazkia: Feministaldia.

2021eko azaroaren 12an - 10:21
Azken eguneraketa: 11:25

“Feminismoa eraldatzailea da, eta hori ere sorkuntzatik egin daitekeela erakusten digu urtero Feministaldiak”. Halaxe mintzatu da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria Feministaldiaren XVI. Edizioko aurkezpenean, Sismika leloari erreferentzia eginez. Beste urtebetez antolatu du jaialdia Plazandreok taldeak, oraingoan abendutik azarora aurreratuta; 16tik 20ra bitartean egingo dute Donostiako Tabakaleran. Helburua, ordea, ez da aldatu: kultura feministari lotutako ahotsen, sorkuntzen eta diskurtsoen elkargune izan nahi dute. Antolatzaileen esanetan, “emakumeen* bizitzek eta gorputzek jasaten dituzten dardara bortitzei” erreparatu nahi diete, eta “ezarritako ordena astintzera” datozela aldarrikatu dute.

Egitaraua osatzeko 30 artista, aktibista eta pentsalaritik gora gonbidatu dituzte, hainbat arlo eta diziplinaren ingurukoak. Besteak beste, hitzaldiak, mahai-inguruak, performanceak eta kontzertuak ikus-entzuteko aukera izango da, eta bertatik bertara ez ezik, streaming bidez ere jarraitu ahalko dira emanaldiak. Tabakaleraren elkarlana izan dute, eta Emakunderen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere jaso dute.

Egitarau osoa webgunean jarri dute deskargatzeko eskuragarri, hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feministaldia
2023-11-28 | Leire Artola Arin
'Gerriya' hasi da, Donostiako XVIII. Feministaldia

Kultura Feminista Jaialdia antolatu dute beste urte batez irailaren 27tik abenduaren 2ra, eta hainbat hitzaldi, tailer eta performance eskainiko dituzte. Gerriya-n jarri dute fokua aurtengoan, azpimarratzeko garaiotan transfeminismotik eta antiarrazakeriatik iraultza egitearen... [+]


2022-11-29 | Leire Artola Arin
XVII. Feministaldian arrastaka doazenen arrastoa goraipatuko dute

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari... [+]


2020-12-15 | Jone Markuleta
Martxan da dagoeneko Feministaldiaren XV. edizioa

Martxan da dagoeneko, kultura feminista jaialdiaren XV.edizioa; aurten, “Kutsatu” lelopean arituko dena, abenduaren 14tik 19rarte,  Donostiako Tabakaleran. 


2019-12-11 | ARGIA
Pilulak lelopean, abian da Feministaldiaren XIV. edizioa

“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak, zaurgarritasunak mahaigaineratzeko xedearekin. Abenduaren 8an ekin diote jaialdiari, eta hilaren 14ra arte iraungo du.


2019-12-10 | ARGIA
Abian da Feministaldiaren XIV. edizioa

“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak. Abenduaren 8an ekin dioten jaialdiari, eta hilaren 14ra arteko iraungo du.


Eguneraketa berriak daude