XVII. Feministaldian arrastaka doazenen arrastoa goraipatuko dute

  • Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari eta aktibistak.

Astelehenean aurkeztu dute Feministaldia, "Ahoa narras" lelopean. / Argazkia: Feministaldia.

2022ko azaroaren 29an - 10:49

Hamazazpi urteren ondoren, Feministaldiak aldaketa izango du aurten, Plazandreok plataforma politikoak antolaketaren ardura beste elkarte bati pasatu baitio: “Funtsezko erreferentzia bihurtu da feminismoaren barruan, eta halako entitatea lortu du, non esklusiboki horretan arituko den elkarte bat behar duela”, jakinarazi du Juana Aranguren Plazandreok-eko kideak, asteleheneko aurkezpenean. Azala Arabako espazioaren baitan egindako topaketetan adostu dituzte XVII. Feministaldiko nondik norakoak, “ariketa kolektibo batean”.

Dena den, oinarria ez da aldatu: “Feministaldiak kultura feministaren erreferente izaten jarraitu nahi du”, berretsi dute bultzatzaileek. Halaber, azken zortzi aldietan bezala, Donostiako Tabakalera izango da topaleku asteazken honetatik larunbatera. Denetariko hitzaldi, performance, mahai-inguru, ibilaldi eta abarretan parte hartzeko aukera izango da, dohainik edukiera bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahalko dira ekitaldi batzuk, feministaldia.eus eta tabakalera.eus atarietan. 25 artista, aktibista eta pentsalarik osatuko dute lau eguneko kultur jaialdia.

Narrastiak goraipatu

Ahoa narras leloa hautatu dute edizio honetarako, eta azaldu dutenez, Ahuntzaren Eztula diseinatzaile eta tatuatzaileak “ezin hobeto” jaso du lemaren esentzia jaialdiaren irudi grafikoan. Bertikaltasuna baztertu eta gorputza lurrera eraman nahi izan dute, feminismoetan pil-pilean dauden gaiak jorratzeko. Pertsona narrastiak dira protagonista Feministaldian, bidean eraldatzen direnak: “Arrastaka doazenek, kanporatuek, zikinek, urdangek uzten duten arrastoa ikusarazi nahi dugu”, nabarmendu dute.

Jarraian egitarau osoa:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feministaldia
2023-11-28 | Leire Artola Arin
'Gerriya' hasi da, Donostiako XVIII. Feministaldia

Kultura Feminista Jaialdia antolatu dute beste urte batez irailaren 27tik abenduaren 2ra, eta hainbat hitzaldi, tailer eta performance eskainiko dituzte. Gerriya-n jarri dute fokua aurtengoan, azpimarratzeko garaiotan transfeminismotik eta antiarrazakeriatik iraultza egitearen... [+]


2021-11-12 | Leire Artola Arin
Emakumeen* bizitza eta gorputzen "dardara bortitzei” helduko diete XVI. Feministaldian

Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.


2020-12-15 | Jone Markuleta
Martxan da dagoeneko Feministaldiaren XV. edizioa

Martxan da dagoeneko, kultura feminista jaialdiaren XV.edizioa; aurten, “Kutsatu” lelopean arituko dena, abenduaren 14tik 19rarte,  Donostiako Tabakaleran. 


2019-12-11 | ARGIA
Pilulak lelopean, abian da Feministaldiaren XIV. edizioa

“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak, zaurgarritasunak mahaigaineratzeko xedearekin. Abenduaren 8an ekin diote jaialdiari, eta hilaren 14ra arte iraungo du.


2019-12-10 | ARGIA
Abian da Feministaldiaren XIV. edizioa

“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak. Abenduaren 8an ekin dioten jaialdiari, eta hilaren 14ra arteko iraungo du.


Eguneraketa berriak daude