EAJk salatu du Urquijo eta Espainiako Gobernua euskararen aurka ari direla

  • Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok karguan daramatzan bi urteetan euskal erakundeen aurkako 500 helegite baino gehiago aurkeztu dituela salatu zuen atzo Espainiako Senatuan Jokin Bidarraitz EAJko senatariak.


2014ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. (Arg: El Correo)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urquijok auzitara eraman ditu zenbait udal, euskararen erabilera dela eta.

Mariano Rajoy Gobernu presidenteak Urquijoren jarrera babestu zuen asteartean Espainiako Senatuan: “Norbaitek babestu beharko ditu herritarrak”, adierazi zuen Rajoyk, Urquijori erreferentzia eginaz.

EAEko udalek euskararen erabileraren inguruan hartutako zenbait neurrik  “legea urratu” dutela gehitu zuen presidenteak.

Rajoyren esanetan “erdaldunak diskriminatzen” ari dira udal horiek. Administrazioetan eta gobernuan “euskararen aurkako erasorik edo errespetu faltarik” ez dagoela eta bi hizkuntzekiko “aukera berdintasuna” egon behar dela uste du.

Jokin Bidarraitzek euskararen aurkako neurriak hartzen ari direla salatu eta galdera luzatu zion Rajoyri: “Noiz ezarriko dio gobernuak Urquijori euskara defendatzeko betebeharra?”.

Senatari jeltzaleak euskal herritarren %30ak euskaraz bizi nahi duela gehitu zuen eta Rajoyri hizkuntz egoera normalizatu dezala eskatu zion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!