EAJ

EAJ, “euskal nazioaren estatus politiko berria” helmuga


2013ko azaroaren 18an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Xabier Agirre ABBko burua, EGIko kideekin, Murgiako ekitaldian.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Murgian egin ditu adierazpenok Agirrek, Euzko Gaztedi-EGIren VI. Bilera Nagusia ixteko ekitaldian.

Azaldu duenez, “EAJk lege zaharra eguneratu nahi du, estatus juridiko politiko berriaren bidez. Oso argi dugu, Europa dela gure abiapuntua eta gure helmuga. Baina Europan, berdintasun egoeran egon nahi dugu. Eta horregatik, europar trenaren lehen bagoian joan nahi dugu, eta ez azken bagoian, Espainiaren kasuan bezala”.

"Horregatik, EAJ-PNVk ahalik eta talde politiko gehienen adostasuna bilatuko du, zalantzarik gabe, hiritargoaren borondateak berretsi beharko duen egitasmoari bideragarritasuna emateko", esan du Agirrek: "Helburu hori lortzeko, gure helburua da akordio politiko zabala erdiestea, legegintzaldi honetan bertan gure autogobernuari buruzko eztabaida eta azterketa prozesua martxan jartzeko".

EGI, "Europan tokia duen Euskadi baten alde"

Leire Naberan EGIko kidearen hitzetan, “Europan tokia duen Euskadi baten alde egiten dugu, gure kultura, gure historia, gure usadioen aldeko apustu sendoa egiten duena; euskara sustatzearen alde egiten duena eta hezkuntza eleanitza defendatzen duena".

"Guk geuk definituko dugun Euskadi baten alde egiten dugu", gaineratu du Naberanek. "Guk geuk adostuko dugu, euskaldunok erabakiko dugu zer nahi dugun. Hori dena zuzeneko parte hartzean oinarrituta egingo dugu, sufragio aktibo bidez”.


Irakurri gehiago: EAJ Politika Alderdi politikoak
EAJ kanalean gehiago
2026ko apirilaren 30
Goizean argi
Mimoak EAJri

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.