ARGIA.eus

2021eko martxoaren 05a

EAErako Hezkuntza Legea legegintzaldi honetan gauzatzea eskatu dute ikastolek

  • "Legegintzaldi honetan EAErako Hezkuntza Legerik onartzen ez bada, porrot itzela izango da, guzti-guztiontzat". Hala mintzatu da Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, ikastolen hasiera ekitaldian.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2016ko irailaren 26a

Lege hori aurrera ateratzea Heziberri planaren hirugarren fasea litzateke eta desadostasun nabariak sortu ditu eskola publiko eta kontzertatuaren artean. Tellituren esanetan, “legea lortzeko guk baino presa gutxiago daukaten eragileak badira, baina ezin dugu legegintzaldi hau galtzen utzi. Ezinbestekoa da eragileon parte-hartzea, eta adostasunak bilatzea ere bai. Eztabaidatzeko prest gaude, baldintzarik gabeko eztabaida nahi dugu, betorik gabekoa, zabala eta sakona”.

Bestalde, Nafarroako Gobernu berriak hainbat aurrerapauso eman izana txalotu du Ikastolen Elkarteko lehendakariak, besteak beste aurreko gobernuak ikastolen ikas-materialei ezarritako debekua altxatu izana eta eremu ez euskaldunean ikastoletako jangela eta garraioaren finantzaketan urratsak eman izana. “D eredua eremu horretako ikastetxe publikoetara hedatzeko orduan, eman beharreko pausoak hezkuntza komunitatearekin adostea eta era orekatuan ematea” eskatu du, “batzeko eta gehitzeko bidea” hartzeko, “ez zatitzeko”.

Iparraldean Seaskak izan duen hazkundea ere azpimarratu du: 2009. urtean 2.200 haur izatetik gaur egungo 3.500 ikasleetara.

“LOMCEri aurre egiteko aukera galdu da”

Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planaz adierazi du hezkuntza markoa eragile ia guztiekin adostu izana lorpena izan dela, baina curriculum dekretuak deitoratu ditu, LOMCEri aurre egiteko aukera galdu delakoan.

Bullying-ari aurre egiteko programa, 52 ikastolatan

Berritzen, hobetzeko lelopean eta berrikuntza pedagogikoak nabarmenduz ospatu dute ikastolek ikasturte berria: euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako eredu pedagogikoa maila gehiagotara zabaltzen ari direla jakinarazi du Tellituk, baita ere urtarriletik aurrera eskola jazarpenari aurre egiteko KIVA programa jarriko dutela martxan 52 ikastolatan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ikastolak  |  LOMCE legea  |  Heziberri 2020

Ikastolak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude