Lan-Batzordearen lehen bileran bildu dira Turismo Mahaiak izendatutako ordezkariak. Batzordearen helburua “eztabaidagune serio bat” izatea da, eta argitu du bertan turismo-egonaldien gaineko zerga ezartzeko orduan kontuan hartu beharreko aldagai guztiak jorratuko direla.
Turismo-zerga sortzeko aukerari buruzko lan batzordearen eraketa onartu du Turismo Mahaiak, Euskadi.eus webguneak jakinarazi duenez. Bilerak aldizka egingo dira, eta hiru bloke handitan banatuko dira. Bertan, erakunde eta elkarteek haien ikuspuntua adierazteko aukera izango dute.
Batzordeak helburu du bilerak “eztabaidagune serio” bilakatzea. Halaber, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok aldagai guztiak kontuan hartuko direla argitu du: “Lan Batzordeak ezartzen eta proposatzen du zer motatako profesionalak deitu behar ditugun hurrengo legegintzaldian izaera horretako proiektu bati aurre egiteko oinarri sendoak ezartzeko. Datuekin ekin nahi zaio, kontzeptuak argitu eta esparru juridikoa ezarrita”.
Bileretan Turismo Mahaiak izendatutako ordezkariak bilduko dira: Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila eta Ekonomia eta Ogasun Saila, hiru aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, EUDEL, eta sektoreko elkarte ordezkariak: Bizkaiko Ostalaritza, Gipuzkoako Ostalaritza, SEA Arabako Enpresariak, ADEGI, Destino Bilbao, Euskadiko Kanpin Elkartea, Nekatur eta Aparture.
Bilerak, hiru bloketan
Lehen blokean, turismo-zergak ezartzen esperientzia duten (Katalunia, Balear Uharteak) eta horien lanketan jardun duten (Valentziako Erkidegoa) autonomia-erkidegoetako eta udalerrietako ordezkariak izango dira.
Bartzelonan, esaterako, egonaldiko lehen zazpi egunetan tasa turistikoa bost eurokoa da pertsona eta egun bakoitzeko. Bertan oporretan dauden espainiarrek atzerriko turistek bezala ordaintzen dute zerga, eta bildutako dirua hiriko gune turistikoak hobetzeko erabiltzen da.
Bigarrenean sektoreko elkarte, ostatu establezimendu eta euskal ostalaritzaren ordezkariak bilduko dira. Hirugarrenean, azkenik, erakundeak, hiru hiriburuetako udalak, EUDAL eta hiru aldundietako Turismo eta Ogasun ordezkariak elkartuko dira.
Hirugarren blokea itxiko du Turismo Saila eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailaren esku-hartzeak. Batzordeak adierazi du haien helburua “lan-esparru bat ezartzea” dela: “Kasuistika, inplikazio eta problematika desberdinak eztabaidatu eta aztertu ondoren, eztabaida serio eta sakon bat izatea dugu helburu”. Halaber, argitu dute bileren asmoa ez dela eredu edo proposamen bat ateratzea: “Halakorik izanez gero, hurrengo legegintzaldian helduko litzaioke”.
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari,... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]