Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari, eta 5.800 iragarki "berehalakotasunez"kentzea agindu dio enpresari.
Estatu osoko 65.935 etxebizitzaren iragarkiak kendu beharko ditu Airbnbk bere webgunetik, araudia betetzen ez dutelako. Horietako hainbat, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoak dira. Auzitegiaren arabera, iragarkietan ez da lizentzia zenbakia agertzen, ezta etxejabeen egoera juridikoari buruzko informazioa ere. Beste kasu batzuetan, iragarkietan azaltzen den lizentzia ez dator bat Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak duenarekin.
Azken hilabeteetan Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak Airbnbra hiru ebazpen bidali ditu, bere plataforman 65.000 etxebizitza turistikoren legez kanpoko iragarki detektatu dituela jakinaraziz eta horiek blokeatzeko eskatuta. Horren aurrean, Airbnbk helegitea jarri zuen, eta orain auzitegiak ebazpena eman du: pisu turistikoen 5.800 iragarki berehala kentzeko agindu dio Airbnbri, Andaluziakoak, Herrialde Katalanetakoak, Madrilekoak eta Euskal Herrikoak.
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]
Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.
Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Etxebizitza turistiko berriak erregistratzeko baimenik ez ematea erabaki du Mundakako gobernu taldeak, ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) behar diren aldaketak egingo ditu lizentzien etetea burutzeko.