Mundakan atea itxi diete etxebizitza turistikoei urtebetez

  • Etxebizitza turistiko berriak erregistratzeko baimenik ez ematea erabaki du Mundakako gobernu taldeak, ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) behar diren aldaketak egingo ditu lizentzien etetea burutzeko.

Mundakako paisaia. Argazkia: Euskadi Turismoa

2024ko uztailaren 5ean - 10:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostegun honetatik aurrera eta urtebeteko epean Mundakako Udalak ez du etxebizitza turistiko berriak egiteko baimenik emango. Udaleko gobernu taldeak erabilera turistikoak arautzeko HAPOan aldaketak egitea onartu du ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Ohar baten bidez jakinarazi du erabilera turistikoko etxebizitzetarako eta apartamendu turistikoetarako lizentzia berriak etengo dituela urtebeteko epean.

Naizek argitaratu duenez, Hirigintza Teknikariak zehaztu du Hiritek arkitektura enpresa kontratatu duela HAPOan aldaketak txertatzeko. Prozesu horretan, Udalak aurreratu du: "Eragileek eta herritarrek parte hartuko dute, eta gobernu taldeak zuzendu eta kudeatuko du, erredakzio taldearen laguntzarekin".

Bestalde, lehenagotik dauden etxebizitza turistikoen eta etxebizitzen alokairuaren egoerari ere aipamena egin dio Mundakako Udalak, esanez bere eskumenen esparruan, aplikatu beharreko "araudia" betetzen dela zaintzeaz arduratuko dela, "bai alderdi espezifikoei dagokienez, bai eragin fiskalei dagokienez".


Etxebizitza Turistikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.