EAEko memoriaren Institutua martxan, Aintzane Ezenarroren gidaritzapean

  • Gogora Memoriaren Institutuak 18 proiektu abiatuko ditu urte honetara eta hurrengora begira. Erakundeetako ordezkariak eta adituak bilduko dira astelehenean egitasmoa martxan jartzeko. Hiru bloketan banatuko da: lehen proiektuek erakundearen egitura sendotzea izango dute helburu, bigarrenek memoria historikoa lantzea eta azkenek memoria hurbila.


2015eko urriaren 19an - 11:44
Memoriaren Institutua Aintzane Ezenarrok zuzenduko du, eta 18 kidez osatutako zuzendaritza batzordea izango du.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aintzane Ezenarrok zuzentzen duen institutuak, lehen fasean sei proiektu aurkeztu ditu. Bigarrenean memoria historikoa lantzeko beste sei proiektu: frankismoko biktimei arreta zerbitzuak, gorpuen bilaketa eta hobitik ateratzea, eta sinbologia frankista erretiratzea besteak beste.

Hurbileko memoria landuko dute gainontzeko sei proiektuek: ETA, GAL, eskuin muturra eta polizia gehiegikerien biktimen ingurukoak. Biktimen eta euren familien testigantzak biltzea dute helburu, ostean Memoriaren Institutuan gordetzeko. Momentuz, Eusko Jaurlaritzak 100 bat testigantza bildu ditu biktimen arreta pertsonalizatuko Gertu kanpainaren baitan. Eusko Jaurlaritzaren egitasmoak terrorismoaren biktimen testigantzak baino ez ditu bildu (ETA, GAL eta BVE); alabaina, institutuak biktima gehiagoren testigantzak biltzeko helburua du.

Gainera, alderdien arteko elkarrizketa eskatzen duen Eraikiz dinamika ere babestuko du Memoriaren Institutuak. Dinamika honek osatutako biktimen mapak institutuaren eskuetan geratuko dira.

Zuzendaria eta hemezortzi kideko kontseilua

Egitasmoaren aurkezpenarekin eta zuzendaritza taldearen eraketarekin abiatuko da Gogora. Institutuaren burua Iñigo Urkullu lehendakaria izango da eta Aintzane Ezenarrok zuzenduko du. Zuzendaritza batzordea bestalde, hemezortzi kidez osatua egongo da: bost Eusko Jaurlaritzak hautatuak, lau Eusko Legebiltzarrak, hiru aldundiek, hiru Eudelek eta hiru independente gisa (Mikel Mancisidor, Francisco Etxeberria eta Jesus Loza).

Gogorak artxibo bezala funtzionatzea du helburu. Ikerketa lanak egin, hauen berri eman, eta heziketa eginkizunak hartuko ditu beregain. Institutuaren nahia da herri bakoitzean memoriaren argazkia osatzea.  Aurkezpenean, 2015 eta 2016rako egitasmoaz gain, estatutuak eta 2016ko aurrekontuak aurkeztuko dira. Printzipioz, ez dute eztabaidatuko Memoriaren egunaren inguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


Bi pertsona atxilotu dituzte Ordizian, ertzainak zauritzea leporatuta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Gasteizko lorezainek greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.


Eguneraketa berriak daude