EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak euskaldunon eskubideak murrizteko duen joera “atzerakoia” salatu Kontseiluak

  • Auzitegiak 2016an Eusko Legebiltzarrean onartu zen Euskadiko Toki Erakundeei Buruzko Legearen 6.2 artikulua auzitan jarri du, Espainiar Konstituzioak ezartzen duen gaztelera libreki erabiltzeko eskubidearen aurkakoa izan daitekeelakoan. Artikulu horretan udaletako aktak euskaraz jasotzeko aukera zehazten da.


2021eko uztailaren 14an - 14:04
Azken eguneraketa: 16:31
Iragan maiatzean Kontseiluak Bilbon egindako protesta bilkura. (Arg.: EITB)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Kontseiluak ARGIAko erredakziora bidalitako prentsa oharraren arabera, "azken boladan hainbat auzitegitatik, eta oro har botere judizialetik, aurrera garatzen ari diren joera atzerakoiei segida ematen die Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiak". Aurtengo maiatzean Irungo udaltzaingorako lan-deialdietatik hizkuntza-eskakizunak atzera bota zituen areto beretik dator erabaki hau. Erabaki horren karietara, Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean bilkura deitu zuen Kontseiluak, ohartaraziz  botere judizialak, beste behin, bere eskumen bihurtu nahi duela hizkuntza-politika, "berez dagokion debate politikoaren eta parlamentarioaren esparruetatik erauziz".

Zentzun honetan, egungo marko juridikoaren irakurketa berritua egiten ari dela salatu du Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusiak, "jurisprudentziaren bidez euskaldunon, eta oro har egoera gutxituan dauden berezko hizkuntzetako hiztunen eskubideak murrizteko".

Oraingo erabakiari dagokionez, Kontseiluak uste du auzitegiak planteatu duen aferak ofizialtasunaren printzipioaren aurka egiten duela, "gaztelania ez diren gainerako hizkuntza ofizialek maila baxuagoko estatusa dutela berresten da, hau da, indarrean dagoen ofizialtasuna ez dela simetrikoa". Auzitegiaren tesiek aurrera egitez gero, "agerian geratuko da hizkuntza ofizialak bi mailatan sailkatzen direla, gaztelania eta gainerakoak", eta hari horri tiraka, "lehen eta bigarren mailako herritarrak bereiztea bezala litzatekela", azaldu du Kontseiluko eledunak


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.