EAEko jarduera fisikoaren eta kirolaren lege berria bidean da

  • EAEko jarduera fisikoaren eta kirolaren lege berriaren aurreproiektua aurkeztu dute. Herritarren jarduera fisikoa sustatzea du helburu nagusietako bat eta 0-6 adin tartea ere aintzat hartzen du, lehen aldiz.


2021eko urriaren 19an - 08:25
Azken eguneraketa: 10:55
Kultura sailburu Bingen Zupiriak eta Kirol zuzendari Jon Redondok aurkeztu dute legearen aurreproiektua. Argazkia: irekia.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren Legearen aurreproiektua aurkeztu dute. Honek EAEn jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eta arautzeko aukera emango du eta berritu egingo du bi hamarkadatik gora indarrean daraman Kirolaren 14/1998 Legea, ekainaren 11koa.

Legeak indartu nahi dituen ildoak

Lege berri honetan protagonismo berezia hartzen dute honako hauek: jarduera fisikoa eta kirola sustatzea; kirol inklusiboago bat lortzeko helburua; gobernantza onaren ereduak barneratzea; desberdintasunak errotik erauztea; emakumezko kirola sustatzea; kirol-erakundeetan organo paritarioak edukitzeko betebeharra; obesitatearen eta sedentarismoaren aurkako borrokan eta bizi-ohitura osasungarriak sortzeko zereginean administrazio publikoek betetzen duten rola argitzea, eta kirol federatuaren egiturei dimentsio berri bat ematea eta haiek arrazionalizatzea. Legeak zeharlerro moduan jasotzen ditu genero-ikuspegia eta sexu/genero dibertsitatea, politika publiko guztiak gidatu behar dituen printzipio gisa.

Lehentasuna ematen dio herritarrek jarduera fisikoa egiteari, gizarte aktiboagoa lortzeko. Horretarako, Jarduera Fisikoaren Euskal Agentzia sortuko da, kirol-arloan eskumena duen Herri Administrazioko sailari atxikita, eta haren helburua, besteak beste, jarduera fisikoa sustatzeko politikak planifikatzea eta koordinatzea izango da. Gainera, bere erronken artean, Euskadiko kirol zerbitzu publikoetan sartzeko kirol txartel bakarra bultzatzea egongo da.

Legeak azpimarratzen du jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko hainbat sektoreren parte-hartzea garrantzitsua dela, osasun eta hezkuntza arlokoak, besteak beste, "sektore bati baino gehiagori dagokielako euskal gizarte aktiboago bat lortzeko erantzukizuna". Lege berriak ere udalerria hartzen du jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko ardatz nagusitzat, herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa delako, baita kirol-arloko ekipo, espazio eta zerbitzu gehienen titularra ere.

Eskola-adineko jarduera fisiko eta kirolean, 0-6 adin tartea ere jasotzen du Legeak, lehen aldiz.

Aukera berdintasunei begira

"Lege berriak desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen erabateko inklusioa lortu nahi du, eta kolektibo horren oinarrizko eskubideen errespetua bermatzeko oztopoak ezabatzen saiatzen da", Jaurlaritzaren adierazpenen arabera.

Etorkizuneko legeak indarkeria, xenofobia eta intolerantzia prebenitzeko neurriak ere bultzatuko ditu eta baita zigorrak ere: besteak beste, arrazismoa, xenofobia, sexu-orientazioagatiko, genero-identitateagatiko edo arrazoi erlijiosoengatiko diskriminazioa arau-haustea izango da eta  ondorioak ekar ditzakete, adibidez, lizentzia behin betiko etetea, 6.000 eta 60.000 euro bitarteko isunak, kirol-esparruak ixtea edo desgaitzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
2025-10-15 | Jon Torner Zabala
Italia-Israel partidaren atariko liskarretan, Palestinaren aldeko hogei manifestari atxilotu ditu Poliziak

Italiako Poliziak hogei bat lagun atxilotu ditu astearte iluntzean Udine hirian, Italiako selekzioak Israelen aurka jokatu duen futbol partidaren atarian, palestinar herriaren aldeko manifestazioa amaitu osteko liskarretan.


Hainbat ekintzaile nafar polizia-etxera deituak, Vueltako protesten harira

Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.


Israel Premier Tech: izena, nortasuna eta jabea atzean uztera behartua

Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]


Kamisetan esaldi bat kurdueraz eramateagatik isuna jarri diote Turkian futboleko talde bati

Amedspor futbol taldea Turkiaren menpeko Kurdistango Amed hirikoa da. Elastikoan publizitatea kurdueraz idatzita eramateagatik jarri diote isuna.


Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Rakel Mateo
"Ez dut saiatu ez izanaz damutu nahi"

Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du. 


Protestak piztu dira Marokon
"Ez dugu Munduko Koparik nahi; osasuna eta hezkuntza hobea nahi ditugu"

Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Eskola kirola
Ziaboga, korronte nagusiak eraman ez dezan

Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]


2025-09-23 | Jon Torner Zabala
Israel futbol txapelketetatik kanporatu ala ez bozkatuko du UEFAk

UEFA Europako futbol erakunde nagusiak Israelgo selekzioa eta klubak hark antolatzen dituen txapelketetatik kanporatu ala ez erabakitzeko bozketa egingo du, hainbat hedabidek publikatu duenez, nahiz eta jakinarazpen ofizialik ez dagoen.


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-18 | ARGIA
Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]


2025-09-15 | Jon Torner Zabala
Palestinarekin elkartasuna
Espainiako Vueltaren ez-amaiera nahasia, egunotan bizi izandakoen bidetik

Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]


Boikotaren beste garaipen bat: Sestaoko Open Basque Country xake txapelketan ez dute israeldarrek parte hartuko

Israelgo zazpi jokalariek uko egin diote Sestaoko xake txapelketan jokatzeari, beren parte hartzearen aurka antolatutako protesten ondoren. Antolakuntzak aurretik eskatu zien parte ez hartzeko edota Israelgo banderarik ez erabiltzeko.


Eguneraketa berriak daude