EAEko Auzitegi Nagusiaren lehen epaia: aktak euskaraz zilegi dira

  • Epaia irmoa da, ez du beste helegiterik onartuko. Jurisprudentzia aurrekaria da, bi epaik sortzen baitute jurisprudentzia. Irurako Udalari eman dio arrazoia.


2015eko urriaren 30ean - 13:03
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

UEMAren ustez, epai garrantzitsua da hainbat udal aktak euskaraz egiteko zilegitasuna defendatzeko urratzen ari diren bidean. Orain arte Bilboko eta Donostiako Lurralde Auzitegien epaiak zeuden, lehenengoak ezetz ebatzi zuen, bigarrenak berriz baietz. Kontua da EAEko Auzitegi Nagusiak lehen aldiz eman duela epaia eta irmoa dela.

Irurako Udalari eman dio arrazoia EAEko Auzitegi Nagusiak. Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok Irurako Udala auzitara eraman zuen aurrekontuetan Udalbiltzarentzat diru partida edukitzeagatik. Gobernu ordezkariak eskatutako informazioa euskara hutsean bidali zuen Udalak, erakunde horrek euskara hutsean funtzionatzen baitu. Urquijok informazio hura ez jasotzat eman zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du EAEn euskara ofiziala denez administrazio publikoek euskaraz aritzeko eta hizkuntza hori ulertzeko gai izan behar dutela, eta beraz, ez du onartu Gobernu ordezkaritzaren helegitea.

Lurralde Auzitegien epaiak jasoak dituzte Bergara, Arama, Elgeta, Gaintza, Amezketa eta Lekeitiok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
2024ko martxoaren 13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!