EAEk hamar urtean atzerriko langileak beharko dituela diote datu demografikoek

  • Espainiako INE estatistika insitutuaren datuek adierazi dutenez, datorren hamarkadan ia erdira gutxituko da EAEn 30 eta 40 urte artean dituztenen kopurua. Ondorioz, egungo sistema ekonomikoari eusteko atzerritarrak beharrezkoak izango direla uste dute soziologoek.


2013ko abenduaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zahartzera egingo du biztanleriak datozen urteetan.

El Correo egunkariko erreportajean jaso dutenez, EAEn gaur egun 372.000 dira 30 eta 40 urte artean dituzten biztanleak, baina ez dira 207.000ra iritsiko 2023. urtean, alegia %44 gutxiago, INEren arabera. 22 eta 29 urte artekoak ere %23 gutxiago izango dira. 1980etako eta 1990eko hamarkada hasierako atzeraldiak jaiotze-tasaren beherakada ekarri zuen eta 1975ean emakume bakoitzak 2,7 haur izatetik 2000. urtean ume bakarra izatera igaro zen.

Aldi berean, 55 urtetik gorakoen sektoreak alderantzizko joera jasango du eta 85 urte baino gehiago dituztenak, adibidez, egun baino %52 gehiago izango dira hamar urtean: 97.000 guztira. Globalki, EAEk 161.000 biztanle galduko ditu hurrengo hamarkadan eta bi milioi inguruan geratuko da.

Datu horien guztien interpretazioa egin du Luis Sanzo soziologo eta Eusko Jaurlaritzako estatistikoak. Sanzoren hitzetan, bilakaera demografikoak erakusten du belaunaldi erreleboa egiteko nahikoa jenderik ez dela egongo eta egungo panorama ekonomikoak ere ez duela gehiegi lagunduko. "Urte batzuen buruan, hamar baino gutxiago, langileak faltako dira", aurreikusi du Sanzok. "Ekonomiak pixka bat hobera egitearekin, pixka bat baino ez, eta Euskadiko industria kontuan hartuta litekeena da hobekuntza, Alemaniaren dilemarekin aurki gaitezke aurki: ekonomiako hainbat lanposturako etorkinak bilatu beharko ditugu".

Soziologoaren ustez, atzerritarrek definituko dute EAEko etorkizuneko gizartea. Baina migrazio fluxuak aurreikustea ezinezkoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Demografia
Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2023-02-02 | ARGIA
Zuberoako biztanleriak behera eginez jarraitzen du

2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.


2023-01-12 | Euskal Irratiak
Ziburuko auzapez Eneko Aldana
"600 biztanle galdu ditu Ziburuk sei urtetan etxebizitzaren prezioaren gorakadagatik"

Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.


2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


Eguneraketa berriak daude