Jaiotze-tasa minimo historikoetara jausi da EAEn

  • Minimo historikoetara egin du behera jaiotze-tasak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1941etik erregistratu den zifrarik baxuena baita 2020koa. Iaz 14.721 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 697 gutxiago (%5,1 gutxiago). Azken urteetako beheranzko joerak dirau: 2008tik 2020ra, %30 egin du behera jaiotze-tasak.


2021eko maiatzaren 11n - 16:52
Hanna Pedroza / Unsplash
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2008an baino 6.000 haur gutxiago jaio ziren 2020an. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak kaleratu ditu datuak.

Gero eta beranduago izaten ditugu haurrak

35 urtetik gora ditu ama lehen aldiz izan direnen %49ak eta 30 urte baino gehiago amen %79ak. Seme-alabak izateko adinak gora egin duen seinale, gehiago izan direla 40 urtetik gorako amak (%11,2), 25 urtetik beherakoak baino (%7). Eta guraso izateko adina atzeratzeak ere eragina du zenbat seme-alaba izango ditugun. Batez beste, emakumeek 1,8 haur dituzte gaur egun EAEn, eta joera hori beheranzkoa da.


Irakurri gehiago: Demografia Gizartea EAE Euskal Herria
Demografia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.