Nafarroan despopulatze egoeran dauden 142 udalentzeko dirulaguntzak eskainiko dituzte

  • Nafarroako Gobernuak 500.000 euro bideratuko ditu despopulazioari aurre egiteko dirulaguntzetara. Herriek finantzatu nahi dituzten proiektuak aurkezteko epea uztailean zehar zabalduko da.

Abaurregaina, despopulazio egoeran dagoen Nafarroako herri bat. Argazkia: Zariquiegui

2021eko ekainaren 29an - 09:53
Azken eguneraketa: 11:55

Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentuak 500.000 euro bideratuko ditu despopulazio egoeran dauden herrientzako dirulaguntzetara. 142 udalek egin dezakete eskaera. Uztailean zehar zabalduko da proiektuak aurkezteko epea, eta planak 2021eko urtarrilaren 1a eta azaroaren 15a artean jarri beharko dira martxan.

Dirulaguntzetako zuzkidura 500.000 eurokoa da guztira. Udal bakoitzak duen despopulazio mailaren arabera jasoko ditu dirulaguntzak: kilometro koadro bakoitzeko zortzi biztanle edo gutxiago dituzten herriek proiektu osoaren kostuaren %80 jaso ahalko dute; kilometro koadroko zortzi eta 12,5 arteko biztanlekoek, %75; 12,5 eta 25 artekoek, %70; kilometro koadroko 25 biztanle baino gehiago dituztenek, baina 1989 eta 2019 artean %15eko populazio dentsitate jaitsiera izan dutenek, %65; eta aurreko baldintzak bete ez, baina 2007 eta 2017 artean, gutxienez, urtero biztanleriaren %1 galdu zuten herriek, %60.

Proiektuek, gehienez, 60.000 euroko laguntza jaso dezakete: 20.000 euro emango zaizkie udal edo makomunitate bakar batek bultzatutako proiektuei, 40.000 euro biren artean aurkeztutako planei eta 60.000 euro hiru udal edo mankomunitatek ezarritakoei. 

Udalek hainbat arlori lotutako proiektuak aurkez ditzakete deialdira. Komertzioa eta turismoa bultzatzeko planak, ekintzailetza eta teknologia bultzatzekoak, zerbitzu digitalak ezartzekoak, eta kultura eta landa eremua zein bertako ohiturak sustatzekoak. Kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainak eta zerbitzu sozial gehiago ezartzeko planak ere aurkez daitezke: adin nagusikoei, gazteei, emakumeei, familiei zein bazterketa egoeran dauden kolektiboei bideratuta joan daitezke hauek.

174 udalerri despopulatze egoeran

Nafarroan 174 udalerri daude despopulatze egoeran, eta horietatik 142k betetzen dituzte finantzazioa eskatzeko baldintzak. Gainontzeko 32ak Pirinioetako Planaren barruan daude, eta laguntza berezituak jasotzen dituzte jende husteari aurre egiteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Demografia
Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2023-02-02 | ARGIA
Zuberoako biztanleriak behera eginez jarraitzen du

2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.


2023-01-12 | Euskal Irratiak
Ziburuko auzapez Eneko Aldana
"600 biztanle galdu ditu Ziburuk sei urtetan etxebizitzaren prezioaren gorakadagatik"

Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.


2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


Eguneraketa berriak daude