“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

  • "Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 26an - 17:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Liburuxka bat plazaratu dute gazteak hunkitzen dituzten bost gai zehaztuz: goi mailako ikasketak, etxebizitza, euskara, garraio publikoak eta lan baldintzak. Xuti Gazte ohartu da urtean hirurehun gazte galtzen dituela lurraldeak, Ipar Euskal Herria ez baita aski erakargarri haientzat. Proposamen konkretuetan bereziki euskararen normalizazioaren alde Xuti Gaztek dio euskal hiztunak behar direla administrazio publikoetan, murgiltze ereduaren hedatzea edota gazteen aisialdiak euskaraz bermatzea.

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.