EHU

EAEk eta Akitaniak mugaz gaindiko unibertsitate proiektua aurkeztu dute

  • Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta  Bordeleko Unibertsitateak, Euskadi-Akitania euroeskualdean unibertsitate campus bat sortzeko akordioa sinatu dute asteazkenean.


2014ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskadi-Akitania euroeskualdean bikaintasun Campusa sortzeko akordioa sinatuko dute Bordelen (Frantzia).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mugaz gaindiko campus aitzindaria izango da Europan. EHUk ohar baten bidez azaldu duenez, 100.000 pertsona baino gehiagori eragingo dio proiektuak, horien artean irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak. Helburua, “campus berritzaile eta mugaz gaindikoa sortzea da, Europako eskualde politika egituratuko duen elementu gisa ”.

Beste euroeskualde batzuetan ere elkarlanean aritzen dira EHU eta Bordeleko Unibertsitatea Berria egunkariak jaso duenez, baina oraingoan, pauso bat gehiago eman nahi dute Euskadi-Akitania mugaz gaindiko unibertsitatearekin.

Campusa goi mailako hezkuntzan eta ikerketan jarduteko gunea izango da, eta euroeskualdearentzat garapen gune izatea nahi dute.

Akordioa eta aurkezpena

Asteazken eguerdian sinatuko dute akordioa Bordelen eta ordezkaritza politiko zabala egongo da bertan, tartean izango dira Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Alain Rousset Akitaniako presidentea. Campusa sortzeko hitzarmena sinatu baino lehen bilera egingo dute Urkulluk eta Roussetek.

Campusaren etorkizunaz hitz egiteko berriz, sinposio bat egingo dute asteazkenean eta ostegunean Bordeleko Unibertsitatean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude