Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra izango da eta egitaraurako proposamenentzako epea zabalik da

  • Asteazkenetik igandera arteko egunak izango dira azokakoak eta horrez gain on-line denda mantendu egingo dute. Jadanik epea irekita dago webgunean, erakusmahaiak aolatu eta egitaraurako proposamenak egiteko.

Bi edizioren ondoren, ohiko formatuan itzuliko da aurten Durangoko Azoka (Argazkia: Durangoko Azoka)

2022ko irailaren 1ean - 13:51
Azken eguneraketa: 15:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Durangoko Azoka zabalik egongo den egunen berri eman dute: abenduaren 7tik 11ra izango da aurten: " Bost egunez euskal kultura eta sortzaileak gertutik ezagutu, kultur ekoizpenak eskuratu, euskal giroaz gozatu eta, euskal kultura ardatz dela, harremanak eta esperientziak bizitzeko aukera izango da", azaldu dute antolakuntzatik.

Pandemiak behartuta bi urtez azoka beste modu batean antolatu behar izan da, baina aurten ohiko moduan egingo dute eta, esaterako, asteazkenean Ikasle Goizak presentzialtasuna berreskuratuko du abenduaren 7an. Gainera, aurten ikasleez gain hezitzaileentzako jarduerak ere antolatu dira.

Horrez gain, mantendu egingo da online denda: "Aurtengoan ere erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean parte hartuko dute Durangoko Azokan".

Azokan parte hartzeko izena emateko epea jadanik zabalik dago, bai erakusmahaiak alokatzeko eta baita egitaraurako proposamenak egiteko ere. Informazio guztia www.durangokoazoka.eus webgunean dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka
2025eko abenduaren 10
Barra warroak
Dena ez da hain guaia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!