Droneetatik egindako urteko argazki onenak

  • Urte pare bat dira Drone Award argazkilaritza sariak antolatzen direla, eta aurtengo edizioan, profesional eta amateurren artean, 4.000 argazki baino gehiago jaso dituzte. Irabazleen galeria ikustekoa de benetan. Irabazle nagusia izan da Florian Ledouxe hartz zuriaren jauziaren argazki eder honekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 27an - 12:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Merezi du kategoria desberdinen atalak arakatzea.

Abstraktuen kategorian, "Eguraldi sugeak" irabazi du, eta irudi ederra da, baina bi argazkiren nahasketa digitala iruditzen zaigu, bi urtarotan aterata, eta tira, beste bat erakutsiko dizuegu hemen: Weiqiang Liuk egindako Elurretako baleta.

 Weiqiang Liu

Kirolen kategorian, Luis Alonso Jimenez Silvaren aingerua ere ederra da gero.

Luis Alonso Jimenez Silva

 Shoayb Khattab-en gamelu lasterketa ere zoragarria da kirolen kategorian:

 Shoayb Khattab

Natura kategorian, gabial krokodilo indiar bat bere kume ugariekin, Ghritiman Mukherjee argazkilariaren lana.

 Pertsonak agertzen direnean ere, urrutitik bereziki efektu ikusgarriak lortzen dira. Arrantzale bat hemen, ur lokaztua eta garbi-garbia bat egiten duten bazterren batean.

Joao Galamba

Beheko argazki hau Francesco Cattutorena da, Assisi herria da, Italian, Asisko Frantziskoren sorterria. Kostaldean dagoela dirudi baina, barnealdeko hiria da, doi-doi lainoen gainean ageri dena goiz batean. Ikuspegi urbanoen kategorian topatu dugu.

 Francesco Cattuto

Drone Awards sariketa hau Art Photo Travel erakusketak antolatzen du. Sienan egiten da, Italian, eta aurten urrian izango da.

 

Albiste hau Sustatuk egin du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
2024ko urtarrilaren 28
Isabel Azkarateren lana, tabkle
Kliska bakarreko argazkilaria

2023ko urriaren 11
Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

2023ko abuztuaren 29
Gabrielle Duplantier (argazkilaria):
"Argazkiekin ez nabil errealitatea harrapatzeko bilaketa batean"

2023ko abuztuaren 1
Klima larrialdi globala iruditan
Urtze Aroa

Eguneraketa berriak daude