Donostiako zortzi gazteri seina urteko kartzela zigorra Segiko kide izatea leporatuta

  • Donostiako zortzi gazte zigortu eta zazpi absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Zigortutako guztiei Segiko kide izatea leporatzen diete eta sei urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gaur 19:00etan manifestazioa deitu dute Boulevardean eta bihar 12:00etan agerraldia egingo dute leku berean.


2013ko apirilaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hauek dira zigortuak: Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdi.

Absolbituak berriz, Ekaitz Ibero, Igor Alvarez, Urko Pikaza, Asier Mariezkurrena, Unai Perez, Pello Lamarca eta Beñat Apalategi.

Joan den martxoaren 9an manifestazioa egin zen Donostian auziperatuta zeuden 15 gazteei babesa adierazteko. Protesta amaituta, gazteek herritarrei babesagatik eskerrak emateaz gain, Euskal Herrian egoera berean jende gehiago dagoela adierazi zuten, eta konponbidearen beharra adierazi.

Epaia jakin denean, erabakiarekin desadostasuna adierazi dute herritar ugarik. Horren isla da #GazteBatGehiagoEz etiketarekin Twitterren bidalitako mezuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Eguneraketa berriak daude