Gipuzkoako hiriburuan, udaletxearen eraikinaren ekialdeko partean lanean ari dira duela zenbait hilabetetik. Udalak han ematen zituen zenbait zerbitzu eraikinetik atera eta turismo bulegoa ezartzeko. Hala, turistak hiriko eraikinik enblematikoeneraino sartzea da asmoa. Lanak onartu zirenean zortzi hilabeteko epea ezarri zuten egiteko, baita 1,88 milioi euroko aurrekontua ere. Apirilean, ordea, izan duten arazo tekniko baten harira, epea luzatzea eskatu dute, eta espero izatekoa da gainkostuak ere izango dituela obrak.
Udalak donostiarrei ematen zizkien ondorengo zerbitzuak udaletxearen eraikinetik atera dituzte: programazio, azterlan eta aurrekontuen saila; ondare zerbitzua; kontratazio zerbitzua; ogasun zerbitzua eta diruzaintza atala. Gaur egun, horiek udaletxe ondoan dagoen Goikoa eraikinean daude. Sail horiek utzitako lekuan, Boulevardetik zuzeneko sarbidea izango duen turismo bulegoa egiten ari da Goia buru duen udala.
"Udaletxean turismo ofizina berria irekitzeko lanak egiten ari dira. Donostiarrak udaletxetik geroz eta kanpoago sentitzen diren honetan, turismo bulegoa jarriko dute bisitariak bertara sar daitezen", adierazi du EH Bilduko Markel Ormazabalek bideo batean. "Ez dago indarrean dagoen hiri ereduaz eta gobernantzaz metafora hoberik".
Turismoak eta etxebizitzarako sarbide faltak hiriko hauteskunde giroa markatu dute. Orain gutxi Donostiako Udalak eginiko inkesta baten arabera, herritarren %65ak uste du ez dela turista gehiago erakarri behar hirira.
2022ko azaroaren 8an onartu zuen Udal Gobernuak udaletxe barruraino sartzea turismo bulegoa. 1,88 milioi euroko aurrekontua izango zuen eta Altuna y Uria enpresari esleitu zizkioten lanak. 2023ko urtarrilaren 23an onartu ziren zuinketaren frogatze aktak, eta beraz, obrak egiteko gehienez zortzi hilabeteko epea ireki zen. Hainbat hedabidek eman zuten horren berri, baita fotomuntaiak zabaldu ere.
Ez da publikoki jakinarazi, ordea, irailaren 23rako amaituta egon behar luketen lanak, itxura guztien arabera, ez direla hala izango. Izan ere, apirilaren 13an, kontratua eteteko eskatu zuten proiektu eta obretako idazkari tekniko Monika Barok, proiektu eta obretako zuzendari Alfonso Vázquezek eta obrak eta hiri proiektuetako zinegotzi ordezkari Duñike Agirrezabalagak, etendako eraztun perimetrala gauzatzeko lanetan izan duten arazo baten harira. Atzerapenaz gain, gainkostuak ere egon daitezke, beraz.
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari,... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]