Donostiako pisu turistikoen ugaritzeak alokairuen garestitzea eragin duela frogatu du EHUko ikerlari talde batek

  • Pisu turistikoen eskaintzaren eta etxebizitzaren prezioaren arteko lotura aztertu dute ikerlariek. Ateratako ondorioen arabera, alokairu turistikoen ugaritzeak etxebizitzaren prezioa igotzen du. BiziLagunEkin plataformaren arabera, egungo testuingurua baliatu daiteke azken urteetako bilakaerari konponbidea emateko.

Argazkia: Dani Blanco

2020ko uztailaren 23an - 11:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aitziber Etxezarreta Etxarrik, Julen Izagirre Olaizolak, Jon Morandeira Arcak eta Imanol Mozo Carollok landu dute ikerketa, eta beronen emaitza apirilean argitaratu dute Economic Research-Ekonomska Istraživanja aldizkari zientifikoan. Alokairu turistikoaren eta etxebizitzaren prezioaren artean dagoen lotura aztertzea izan da ikerketaren helburua, eta ondorioztatu dute pisu turistikoen areagotzeak etxebizitzaren prezioa garestitzea dakarrela: “Dokumentu honetan egindako azterlan enpirikoak erakusten duenez, Airbnb-ren intentsitatearen desbideratze estandar bat handitzeak alokairuen prezioetan %7,3ko igoerarekin lotura duela. Hau da, batez beste hilabeteko 74 euroko igoera, 1013 euroko batez besteko alokairu-prezioarekiko”.

Ikerketak frogatu duena kezkagarria da kontuan hartuta BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformak zehaztu duena: 2017an etxebizitza turistikoen eskaintza ia hotel eskaintzaren adinakoa zela hirian. Pisu turistiko horien zati handia, gainera, esku beretan egon ohi da EHUko ikerlari taldeak zehaztu duenez: “Airbnb-n Donostiako 10 anfitrioi nagusiek (ondasun kopuruaren arabera), plataforman iragarritako 1472 pisu edo geletatik, 328 (%22) biltzen zituzten, 2018 bukaeran. Hiru iragarle nagusiek eskaintza guztien %12a zuten (Inside Airbnb, 2019). 2017ko Airbnb-ko hamar iragarle nagusiek 2.355 ostatu plaza eskaini zituzten (guztiaren %31)”.

Azterketaren bidez Airbnb plataforma “elkarlan ekonomia” gisa sailkatzea ere ezbaian jarri dute: “Praktikan, anfitrioi profesional eta inbertitzaileek gero eta errepresentazio handiagoa daukate Airbnb plataforman, eta horrek ez ditu betetze elkarlan ekonomiaren oinarrizko printzipioak (Gil & Sequera, 2018). Hauek (higiezinen agentziak, enpresa espezializatuak eta jabe handiak eta txikiak),  Airbnb-n ipintzeko eta urte osoan oporraldiko alokairu tenporalean eskaintzeko, etxebizitzak merkatutik kentzen dituzten agenteak dira”.

Bestetik, turistifikazioak herritarren artean eragin dezakeen kanporatze-efektuaz ere ohartarazi dute ikerlariek: “Etxebizitzak alokatzeko prezioak igoz gero, maizter tradizionalak merkatutik kanpo geratuko lirateke, eta inbertsioa eta, beraz, etxebizitzen erosketa-prezioak igoaraziko lirateke. Hala, turismoak etxebizitzen merkatuan duen eragina alokairuaren merkatutik higiezinen merkatu osora heda liteke. Horrelako prozesu batek etxebizitzak alokatzeko eta erosteko prezioei aurre egin ezin dieten ohiko biztanleak kanporatu ditzake”. Etorkizunerako iker-lerro gisa identifikatu dute kalkulatzea turismo-ostatuen sektore osoak zein eragin duen epe luzeko alokairuetan.

BiziLagunEkin plataformaren irakurketa

Desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformaren iritziz, COVID-19ak eragindako egungo testuingurua baliatu daiteke azken urteetan turismoak izan duen bilakaerari aterabidea emateko. “Orain aurrerapauso bat emateko unea da. Donostiar gehienen aldeko urratsa, espekulazioa eta eskrupulurik gabeko etekina geldiarazteko. Alokairu turistikoa berriro arautzeko unea da, gaur egun dagoena kudeatuz, urratsez urrats praktika hori desagerrarazi arte”.

 

ARGIAren 2694. zenbakian etxebizitza krisiaren gaia mahai gaineratu genuen. Besteren artean, alokairu turistikoen merkatuak etxebizitza arazoa nola areagotu duen ere azaltzen da erreportajean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo dituzte Donostian

BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela Bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


Desazkunde turistikorantz, turismoaren oinarri kapitalistak kolokan jartzeko

Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


65.935 etxebizitza turistikoren iragarkiak kentzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Airbnb-ri, tartean Euskal Herriko zenbait

Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari,... [+]


Eguneraketa berriak daude