Donostiako Parte Zaharrean jarduera turistikoak mugatzea behin betiko onartu du udalak

  • Koronabirusaren krisia apalduta, Donostiako Udaleko 27 zinegotziak udalbatzarra egitera itzuli dira, eta hainbat erabaki hartu dituzte. Nabarmenena Parte Zaharreko hirigintza eremuaren arau partikularrari dagokion hiri antolamenduko Plan Orokorraren behin betiko onarpena da, horren bitartez, auzoko jarduera turistikoa mugatu baitute, establezimendu turistiko berriak irekitzea debekatuz –hotelak, hostalak, aterpeak, pentsioak, eta abar– eta etxe turistikoak eraikinetako goiko solairuetan irekitzea galaraziz.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 28an - 18:57
Horrela egin dute lehen udal batzarra Donostiako udalbatzako 27 kideek. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Plan Orokorra behin-behinean onartu zenetik, bi urteko epea zegoen behin betiko onartzeko, eta ia bi urteak pasa dira onarpena eman diotenean. PSE-EEko eta PPko bozeramaileek bat egin dute Plan Orokorraren aldaketak “Parte Zaharreko izaera propioa” mantentzearen alde egiten duela nabarmentzerakoan. Bestalde, EH Bilduk sei emakida aurkeztu ditu, eta horietako bost onartu dira udalbatzarrean. Azkenean, plana onartu egin dute.

Beste erabaki batzuk

Aldatxeta eta Kantanbide hiri eremuei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa izan da bigarren erabakia; aho batez onartu dute, eta ez da eztabaidarik izan. Era berean, Loiolako Lorategi Hiria hirigintza esparruaren HAPO hiri-antolamendurako Plan Bereziaren aldaketa ere aho batez eta eztabaidarik gabe onartu dute.

Bestalde, Ondarretako Lorategi Hiria zonako Don Juan Infantearen kaleko 553 metro karratuko lursail baten inguruko xehetasun azterketa egitea onartu dute, haren eraikigarritasuna aztertzeko. Lursaileko eraikinetako batzuek D kategoriako babesa dutenez, Elkarrekin Donostia eta EH Bildu udal taldeek azaldu dute Hiri Ondasun Eraikiak Babesteko Plan Berezia (HOEBPB) berrikusi beharra dagoela eta, beraz, ez dute aldeko botoa eman –Elkarrekin Donostiak aurka bozkatu du eta EH Bildu abstenitu egin da–. Hala ere, onartu egin da EAJren, PSE-EEren eta PPren aldeko botoekin.

Miramongo Hiri Antolamenduaren Plan Bereziari ere onarpena eman diote, EAJren, PSE-EEren eta PPren aldeko botoekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurka bozkatu dute, planaren beraren helburua kritikatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude