Donostiako Parte Zaharraren kasua edo beste aldera begiratzeko antzea

  • Azkenaldi honetan, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak “Parte Zaharrean bizitzeko eskubidearen aldeko Manifestua” argitaratu ondoren, hedabide-manipulazio handi bat bizi izan dugu, turismoarekin eta ostalaritzarekin lotutako hainbat lobby ekonomikok, nahiz euskal alderdi eta erakunde batzuk bultzatua.

Xabier Arberas
2017ko irailaren 07a
(Argazkia: Turismo.euskadi.eus)

Parte Zaharrean bizi diren pertsonen arazoen errealitateari aurre egiteko helburua aintzat hartuta, Elkarteak oinarri sendo bat aurkeztu zuen, datu zehatzez hornitua, eta argi adierazi zuen nolako premia dagoen lehenbailehen jarduteko auzo iraunkor baten ereduaz, bizi daitekeen eta etorkizuneko belaunaldiek jarraitu eta beren proiektu propioei ekin ahal izango dieten espazio bat berreskuratu ahal izateko.

Zoritxarrez, auzoan bideratzen ari diren politika-jardun publikoek, egitez edo egin ezaz, uko egiten diote auzoa egoitza-espazio eta bizikidetzako leku gisa zaintzeko premiari, nahiz eta horrek izan behar xede nagusia.

Azken hamarkada hauetako kultura politiko eta instituzionalak alboratu egin du auzoen existentzia eta onbideratzeko duten premia, eta, era horretan, zerbitzuen eta mugikortasunaren esparruetako inbertsioak egitera mugatu da erakundeen ekimena. Jendea bizi den espazio bat baino askoz ere gehiago gara auzoak.

Alabaina, beste interes batzuek faltsutu dute auzia, edo beste alor batera eraman dute, hain zuzen ere turista gorrotatu edo ez gorrotatu alternatibara, era horretan isilaraziz bai aspaldi piztu ziren alarma-seinaleak, bai gobernuan dauden alderdiek azken 20 urteotan auzoan inposaturiko egitura-aldaketetan dituzten erantzukizun politikoak eta instituzionalak.

Lobbiek, hainbat alderdik (—PSE, PP, EAJ)— eta aipaturiko erakundeek, eraso ideologiko eta mediatiko amorratua egin diote beren hiri- eta turismo-ereduari egindako kritika-arrasto orori, helmugaren sustapen turistikoarekin hasten dela turistifikazioa ezkutatuz. Harritzekoa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa, Donostiako Udala eta gobernuan dauden alderdiak dira gure hiriaren sustapen turistikoaren erantzule nagusiak.

Donostiako alkateak, esate baterako, saiheska ipinita eta beste aldera begira, gauza bakarra erantzun zuen, sentipenez ez dela iritzirik eman behar, errealitateez baizik, eta alde batera utzi zituen Elkarteak eman dituen —eta gezurtatu ez diren–— datuak.

Lobbi ekonomiko horien interesen hornitzaile nagusietako batek, PSEk, mezulariarengan eta haren sintometan, protestetan, ipini zuen debatearen ardatz nagusia. Masako turismoaren kontrako kritika orori uko eginez, eta kosmopolitismoz eta modernotasunez jantziz, hark ere bere erantzukizuna ezkutatu nahi izan du. Zeinek utzi zuen bestela ostalaritza-establezimenduek osatutako industrialde bat Parte Zaharrean eraikitzen, aldez aurretik aztertu gabe halako ustiapen gehiegiak ingurumenean, gizartean, ekonomian eta hiri-egituran izan zezakeen eragina? Izan ere, horixe da Odón Elorzaren legealdia ezkero enkistatua dagoen errealitatea.

Eta, azkenik, euskal erakundeak, Gasteizko Gobernua buruan jarrita, “eragin-komunikazio” erdietsi baten zabalkundean elkartu ziren, desinformatzeko eta lobby horien merkataritza-interesak babesteko xedeaz, gogoan hartu gabe gainerako herritarren interes orokorra.

Batere lotsarik gabe agertu dituzte denek egia-osteak, faltsukeriak, gezurrak, bitxikeriak eta asmakeriak; eta hori dena zertarako, eta debate publikoa desbideratzeko. Zarata eta propaganda zinez eraginkorrak, esan egin behar da, Parte Zaharrak pairatzen dituen arazo zaharretan erantzukizunik handiena dutenei aurpegia garbitu besterik egin nahi ez zietenak.

6.000 lagun bizi gara Parte Zaharrean. 700dik gora merkataritza-lokal daude zabalik, eta 210 ostalaritza-establezimendu (29 biztanleko bat, ostalaritza-establezimendu bat baino gehiago 2 ezkaratzako); hiriko gainerako auzoen aldean, hiru bider merkataritza gehiago eta sei bider ostalaritza-establezimendu gehiago. Lokal guztien % 50 daude turismora zuzenduak. 11 kaletan daude bilduak ostalaritza-establezimenduen % 65. 17 gastronomia-elkarte, eta 280 apartamentu turistiko dago (eta horietatik, % 84 legez kanpokoak dira); 3 hotel (1 eraikitzen ari dira) eta 62 pentsio. Eta 1.600dik gora ohe turistentzat.

Halako merkataritza-ustiatze gehiegiak hain espazio murritzean ondorio zuzenak ditu, egoiliarren osasunean eta biziegokitasun-baldintzetan ez ezik, baita honako hauetan ere:

-Etxebizitzaren espekulazioan.

-Ondare historiko eraikian.

-Kultura- eta identitate-balioen suntsiketan (euskararen suntsiketan bereziki).

-Frankizien eta inbertsio-funtsen ugaltzean.

-Zaratan. Zaratak legezko mailak gainditzen ditu urte osoko asteburu guztietan, eta lau egun eta erdiz astero-astero apirilaren eta irailaren artean. Udalak duela bi urte pasa daukan txosten ofizial batean jasotako datuak dira.

-Zaborren kudeaketan. Hirian (180.000 biztanle) 21.588 tona jasotzen dira; Parte Zaharrean 3.172,82 tona, 4,4 bider gehiago bataz bestekoa aintzat hartuta dagokiona baino.

Kaleetako turista-masifikazioak eta ostatu turistikoen zabalkunde bizkorrak, legez kanpokoarenak bereziki, Parte Zaharraren egiturazko arazoak larritu besterik ez dituzte egin, arazo berriak sortuz eta aurrekoak ezkutatuz.

Gaurko gobernu-taldeak zuzenean ezagutzen du, eta lehen minututik, zein den egoera erreala Parte Zaharrean bizi direnen pertsonentzat:

1.Auzoaren iraunkortasunari begira, oinarrizko ekipamendu eta zerbitzu estrategikoak falta dira. Ikuspegi honetatik, Orixe ikastolaren kasua azkeneko pasartea besterik ez da.

2.Parte Zaharrean bizi diren biztanleek zarataran kontrako babesaren premia dute, Babes Akustiko Bereziko Zona izeneko lege-tresnaren bitartez.

3.Urgentea da jarduera-baimenak emateko luzamendua, eta lan-mahai baten sorrera, merkataritza-jarduera ordenatu, indarrean dauden ordenantzak berrikusi eta ordenantza horiek auzoan bizi diren pertsonei egokituko dizkiena.

4.Espazio publikoaren erabilerak antolatu behar dira, bereziki desregulazioarekin, irabaziarekin… zerikusia dutenena, eta oroz gain terrazen jarduera intentsiboa (kokapena, neurria eta ordutegiak), hala nola karga eta deskarga, mugikortasuna, eta kaleetara eta etxebizitzetara heltzeko erraztasuna.

5.Ingurumen-kudeaketa eskasa da: zaborrak, garbitasuna, gernua, isurbideak…

6.Larria da pisu turistikoei buruzko ordenantza baten premia (debatea zabalik dago). Ordenantza horrek, besteak beste, honako hauek hartu behar ditu gogoan: egun indarrean dagoen HAPOren (Hiria Antolatzeko Plan Orokorra) mugatzea mantentzea. Parte Zaharra osorik eremu saturatua deklaratzea. Ratio bat ezartzea ostatu turistikoaren eskaintzaren eta egoiliarren kopuruaren artean. Legez kanpoko jarduera kontrolatzea. Baimenak emateko baldintzak, adibidez: auzo-elkartearen baimena, sartzeko erraztasuna, eragozpenak saihesten dituzten neurriak, baimen hauek mugarik gabe ez ematea, etab.

7.Ez dago etxebizitza publikoko politika aktiborik, gazteentzat bereziki.

8.Ez da batere babesten ondare historiko eraikia.

9.Auzoaren identitatearen, historiaren, kulturaren… eta, batez ere, euskararen egoera dramatikoa.

10.Kudeaketa administratiborako sistema berri bat martxan jartzea, eta, batez ere, indarrean dauden ordenantzak betetzen diren ala ez kontrolatzea, eta orobat jardueren eta obren baimenak kontrolatzea, gardentasunean eta eraginkortasunean oinarriturik.

Bi urte luzeotan, Udalak beste aldera begiratu du, 240 legez kanpoko kasu  salatu badira ere, lokalei, zaborrei, zaratari, gernuari, ondareari, mugikortasunari, garbitasunari eta abarri buruzkoak. Horietatik, erantzunik gabe jarraitzen dute % 90ek baino gehiagok. Laster izango du Arartekoak txosten dokumentatu bat esku artean.

Bi urte igarota, Parte Zaharrean okerrago bizitzen dela egiazta genezake. Udala espezialista egin da beste aldera begiratzen, eta trebetasun osoa eskuratu du antze, argi dago, guztiz arduragabe horretan.

Horiek dira gero eta hotel-eskaintza handiagoa etengabe sortzen ari direnak: zer, eta 22 hotel berri ari dira hirian eraikitzen.

Horiek dira, EAJ eta PSE, legealdi honetan auzotarren bizimodua hobetzeko eta jarduera hauen guztien kudeaketa onbideratzeko ordenantza bakar bat onetsi ez dutenak, nahiz eta jarduera horiek, oro har, Donostiako Parte Zaharraren turistifikazioa eta gentrifikazioa bultzatu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Donostia  |  Turismo masiboa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Neoliberalismoak euskarari (eta II)

Hizkuntza-liberalismoak Euskal Herrian baditu jarraitzaileak. Ideologia horren erakusle duzue orain hiru urte Gipuzkoako udal kozkor batean gertatutakoa. Batzorde batean, galdera euskaraz egiten hasi zen herritarrari jarduna moztu eta gaztelaniaz egitea eskatu zion euskarako zinegotziak, bileran euskaraz ez zekien jendea bazegoela esanaz. Berriki ere, neuri erantzun dit gure hiriko euskarako zinegotziak ezin dudala pretenditu herritarrekin egiten diren udalaren batzarretan itzulpeneko sistemak... [+]


2018-10-21 | Edu Zelaieta Anta
Zozogailuak

Dendak itxi aurretik mandatua egitea izan da hirian bakarrik ibiltzeko aitzakia. Erraz onartu diote etxean, mandatua egitetik bueltan, tabernaren batean gelditzea besapean daraman Julio Ramón Rybeiroren liburuari tarte bat eskaintzeko. Euri pixka bat ari badu ere, kontent doa E. bere bakardadetxo bilatuan.  

Egin beharreko erosketa eginda, momentuaren pribilegioaz jakitun, ongi aukeratu nahi du pausa-lekua. Duela zenbait urte sartu gabeko ostatuan sartu da, lasaia eta argitsua... [+]


Zein dira euskal kulturaren lehentasunak?

Xabier Gantzaraini irakurri eta entzun diogu oraintsu, Zuloa saiakeraren harira: “Arte frantsesa dago, arte espainola, arte alemana… baina euskal arterik ez dago. Zergatik? Guk ez dugulako estaturik. Eta estaturik ez dugunez, kulturarik ere ez dugu. Zeren gaur ezin baita esan euskal kultura euskaraz pentsatu, sortu eta gauzatutakoa denik euskaldunak aztoratu barik. Euskal kultura frantsesez pentsatu, sortu eta gauzatutakoa ere bada” argudiatuko dizutelako. Estatua ez duenak,... [+]


Doughnutaren ekonomia

Doughnut esanda, Simpson zaleek  Homer edo Wiggum polizia ikusiko dituzte erroskillak irensten. Telesail eta film estatubatuarretan oso errepikakorra da donutsa, alferkeria eta sabel borobilduaren irudia.

Kate Raworth ekonomialariak irudi honekin apurtu du ustekabean. Berariaz, ekonomia neoliberalaren irudi klasikoa irauli du: etengabeko Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea irudikatzen duen goranzko grafikoa borobildu egin du, donuts itxura emanaz. Oxford Unibertsitatean irakasle... [+]


Ostiralero 'black friday'

Hernaniko Rugby Elkarteko lehendakaria da Juantxo. Erretretan sartu ostean euskaltegian abiatuta, benetan euskara ikasi eta erabiliko duela bermatzeko bigarren urte honetan bere buruari ariketa zorrotza ezarri dio, horrelakoak dira kirolzale lehiakorrak: ostiraletan euskaraz hitz egingo du, ahal duen eran eta ahal duenarekin.


2018-10-16 | Kijera Gaztetxea
Eneko Goia eta Donostiako udal gobernuari zuzendutako komunikatua

Hilabete pasa da gaztetxeak Eneko Goia alkateari negoziazio mahai bat eskatu genionetik, udal gobernutik ez dugu erantzunik jaso ez ofizialki eta publikoki ere ez. Orain hilabete pasa ondoren auzoan lanean eta auzoa eraldatzen jarraitzen dugu, herri liburutegia, jantokia, joskintza taldea, haurtxoa, kolektibo ezberdinentzako bilera gelak, auzoko frontoi estali bakarra…


2018-10-14 | Ana Mendia
Ar eta eme

Lozorroan topatu du biloba. Malkoari ezin eutsi, “Ongi etorri, maitea” esan eta kopetan eman dio musu. Bat-batean, ordea, jaioberriari begira-begira lerdea zeriola zegoen amonari irribarrea desagertu eta supituan sikatu zaizkio begiak. Zerbaitek harrituta burua sehaskatik jaso eta zalantzakor galdetu dit: “Baina, mutila da, ezta?”.

Iraganeko ohitura dirudi, baina gaur-gaurkoa da haurdun geratu eta berehala bidean datorren txikiaren sexua zein izango ote den jakiteko... [+]


Salalalala

Espektakuluari kantatzen dio Gari-k. Eskandaluari Rafaelek. Eta halaxe gabiltza. Espainian eskandaluz eskandalu. Euskaldunok espektakuluari so.

Ikusle finen moduan, telesailaren ale guztiak irensten gabiltza banan-banan. Lehenengo denboraldian ustelkeria; bigarrenean ogasunari iruzurrak eta master eta abarretako titulu faltsuak; hirugarrenean estoldetako bilkura eta grabazioak, ministro-kideei irainak… Nahi beste luzatu daiteke trama, argia ikusteko prest lozorroan dagoenak... [+]


2018-10-14 | Sonia Gonzalez
Abertzale ez da "patriota"

Hiztegiek askotan esaten digute gezurra. Baita nahi barik ere. Hizkuntza batez esaten duguna beste hizkuntza batera pasatu bezain pronto, beste zentzu bat hartzen baitu berez.

Zenbait ahalegindu dira azken urteotan patria birkontzeptualizatzen. Ziurrenik, Latinoamerikan ematen dioten erabilerak harriturik. Ozeanoaren beste aldean zentzu askatzaile eta deskolonizatzailea dauka, halere, Madrilgo patria kolonizatzaile horrekiko askapena gogoan, besteak beste eta hain zuzen ere. Alferrikako... [+]


2018-10-12 | Gari Berasaluze
Urriak 12, Elkano eta inperialismo espainiarra

Urriaren 12a da gaur. Inperialismo espainiarraren egun handia. Egun seinalatua gure kontraesanak agerian uzteko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude