Donostian eraiki nahi duten surf parkearen aurkako plataforma sortu dute: Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan

  • Surfaren eta ekologismoaren inguruko zenbait eragilek Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan kolektiboa osatu dute. Martutene auzoko Antondegi mendian, itsasotik lau kilometro eskasera eta hirian urbanizatu gabe geratzen den leku gutxi horietako batean, Donostiako Udalak eraiki nahi duen olatu artifizialen proiektua geldiaraztea dute helburu.

Olatu artifizialen instalazioa eraiki nahi dute Donostiako Martuteneko Antondegi muinoan. Argazkia: Haritzalde.

2021eko martxoaren 10an - 11:29

Donostiako Udalak eta Wavegarden enpresak Donostiako Martuteneko Andonegi mendian eraiki nahi duten olatu artifizialen instalazioa oso kezkagarritzat jo dute kolektibo berriaren sustatzaileek. Surf komunitatearen jasangarritasun balioen aurka doala eta ingurumenean inpaktu "esanguratsu eta bidegabea" eragingo luke diote.

Are gehiago, berdegune hori, "Donostiako gerriko berdearen parte eta ugaztun-espezie ugariren habitata izanik. Balio naturala duen jabego publikoko lurzorua urbanizatu eta erabilera pribaturako bideratzetu nahi dutela salatu dute, "herritarrekin inolako kontsulta edo parte-hartze prozesurik abiatu gabe".

Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan kolektiboa ondorengo eragilek bultzatuta sortu dute: surflariek ozeanoak babesteko sortutako Surfrider Foundation Europe, Eguzki talde ekologista, Fridays for Future klima-aldaketaren aurkako mugimendua, Haritzalde eta Parkea Bizirik elkarte kontserbazionistak, Itsas Enara elkarte ornitologikoa eta BiziLagunEkin plataforma.

Horrez gain, Greenpeace, Surf & Nature Alliance eta SEO-Birdlife taldeen babesa eta laguntza jaso ditu.

Haien helburua da Antondegi gune natural gisa defendatzea eta olatu artifizialaren proiektua edota ingurune hori mehatxatuko duen beste edozein egitasmo geldiaraztea. Donibane Lohizunen egindako lana dute ispilu, han lortu zutelako Donostian ezarri nahi duten olatu artifizialen antzeko instalazio bat geldiaraztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Surf parke artifizialak
2023-04-03 | Jon Torner Zabala
Surf parke bat atzera bota dute Landetan, pozik dira ekologistak

Frantziako Estatuan eraikitzekoak ziren hainbat surf parkeren proiektuak bota dituzte jada atzera. Castets Landes-ekoa izan da azkena, La Rèleve agerkarian irakurri dugunez. Egitasmoak aurreikusten zuen ur eta energia xahuketa salatu duten gizarte mugimenduak pozik agertu... [+]


2022-06-13 | Jon Torner Zabala
Donostiako olatu artifizialen parkeak ingurunean eragingo lukeen kalteaz ohartarazi du hainbat adituk

Donostiako Antondegin surf parke arifiziala eraikitzeko proiektuaz txosten teknikoa egin du ingurumen aholkulari Javier Ferreresek, Antondegi Berdea taldeak eskatuta. Instalazioak eragingo lituzkeen kalteak aztertu ditu txostenean, zeina sinatu duten kontserbazioaren eta... [+]


Olatu artifizialen Surfcity proiektuaren aurka antolatzen hasi dira herritarrak Sabadellen

Surfa egiteko olatu artifizialen 140 metro luzeko igerileku bat, bigarren igerileku bat, jatetxe bat, bi taberna, skatepark bat eta aparkalekua. Horixe da Sabadell Surfcity izenburupean udalak eta enpresa pribatu batek aurkeztu duten proiektua. Hamalau milioi euroko inbertsioa... [+]


"Denok probatu nahiko genuke olatu artifiziala, baina merezi du?"

Bizitzaren parte oso garrantzitsu bat da surfa Janire Virgala (1990, Andoain), Arkaitz Bardaji (1979, Añorga), June Torrealdai (1984, Antigua) eta Jabi Iraizoz (1978, Iruñea, Nafarroa) surflarientzat, eta Antondegin egin nahi duten olatu artifizialen parkearen... [+]


2021-06-21 | ARGIA
Frantzian bi surf parke egitasmo bertan behera geratu dira ekologisten borrokei esker

Loira Atlantikoan dagoen Saint-Père-en-Retz udalerrian olatu artifiziala ezartzeko egitasmoa atzera botatzea lortu dute. Itsasotik hamar kilometrora zortzi hektareako nekazaritza lurrak erabiltzeko asmoa zuten. Bestalde, Sevran udalerrian, Seine-Saint-Denis... [+]


Eguneraketa berriak daude