Olatu artifizialen aurka posizionatu da 2020an nazioartean 50.000 bazkide dituen Surfrider fundazioa

  • Irabazi asmorik gabeko eta mundu osoan 50.000 bazkidetik gora dituen Surfrider fundazioaren Europako federazioak honela adierazi du 2020ko ekainaren 15eko data duen oharrean: “Surfrider Europe-k ez du inongo olatuen igerilekuen proiekturik babesten”. Bertan diote elkartea hainbatetan interpelatu izan dutela batetik, halako proiektuen aurka dauden herri mugimendu eta elkarte ekologistek; bestetik, halako olatuak sortzen dituzten igerilekuen sustatzaileek kolaborazio eske eta horregatik erabaki dutela beren aurkakotasuna publikoki adieraztea

Surfrider Fundazioko kideek ekimen ugari antolatzen dituzte ingurugiroaren alde.

2021eko urtarrilaren 08an - 06:43

“Horrelako azpiegiturek surflari askoren entrenamendurako eta perfekzionismorako duen balioaz jakitun gara, baina gu olatuen igerilekuak eraikitzearen aurka gaude. Helburu ekonomikoa edo aisialdikoa dute nagusiki proiektu hauek, eta beraz, luze adieraz dezakegu zergatik jartzen dugun zalantzan ea beharrezkoak ote diren. Gainera, horrelako azpiegituretako asko ozeanotik gertu eraikitzen ari dira, beraz, olatu naturaletatik gertu, eta ez dugu begi onez ikusten”, adierazi dute.

Hiru puntutan laburbildu dituzte beren arrazoi nagusiak. Beren hitzak euskaratuko ditugu:

1- Igerileku hauek eraikitzeak nekazaritzara bideratutako edo naturalak diren lurzoruaren artifizializazioa (igerilekua, parkingak, errepideak) dakarte. Artifizializazio honek bultzatzen du animalien habitatak suntsitzea eta bioaniztasunaren desagertzearen ardura du.

2- Ur kontsumo handia behar dute azpiegitura hauek funtzionatzeko: 25.000 eta 35.000 metro kubo bitarteko igerilekuekin (hamar eta hamalau igerileku olinpiko adina), klima aldaketaren testuinguruan, uraren erabilgarritasunean nabarmen eragiten dute.

3- Energia asko eskatzen du azpiegitura hau martxan edukitzeak. Adibidez, Texasko Waco guneak, American Wave Machine teknologia darabil eta 450 kW-eko kontsumoa du egun batean (800 etxe frantziarrek adina). Gainera, trantsizio energetikoaren eta energia berriztagarrien garapenari begiratuta, lehentasuna geroz eta energia gutxiago kontsumitzea dute gure gizarteek.

Surfrider Fundazioa 1984an AEBetan sortutako surflarien elkartea da, dagoeneko mundu mailan antolatua dago 50.000 bazkide baino gehiagorekin. "Olatu faltsuak kostaldean, zentzurik gabeko istorioa". Izenburu hori jarri zion Surfrider elkarteak Donibane Lohizuneko surf parkearen aurkako beren oharrari –"Fake Waves" edo olatu faltsuak deituz azpiegitura horri "olatu artifiziala" beharrean–.

Lapurdiko olatu faltsuei buruzko artikulua ilustratzeko darabilten irudia.
Ekosistemak garbitu eta kontserbatu

Surfrider Fundazioak bere artikuluan oroitu du “eragin katastrofikoa” dutela lurzoruaren artifizializazioak, baliabide naturalen gehiegizko ustiaketak edo berotegi-efektuko gasen isurketak. “Gainera, ekosistemak puskatzeak areagotu egiten du gizarteek arrisku naturalekiko duten ahultasuna, izan ekaitzekiko edo muturreko fenomeno meteorologikoekiko. Hurrengo urteetan areagotu egingo direla aurreikusia dagoela oroitu dute.

“Ekosistema osasuntsuek aukera emango diete gure gizarteei klima-aldaketara egokitzeko. Dena den, lurrak artifizializatzeko eta ur-baliabideak erabiltzeko proiektuek, hala nola olatuen igerilekuek, lurraldeek klima-aldaketan duten zaurgarritasuna areagotzen lagunduko dute”, diote.

“Ez da lehiarako, kontsumorako, hazkunde ekonomikoa bilatzeko, aurrez aurre ditugun ingurumen-arazoetatik deskonektatuta dauden proiektuak garatzeko garaia. Klima aldaketak izan behar du gure garapen ereduak birpentsatzeko aukera, baliabide naturalen erabilerak xumeagoak izan daitezen, baita gure inguruko ekosistemekin dugun harremana berriz ere pentsatzeko”.

Donostiako Martutene auzoan bederatzi hektareako azpiegitura eraiki nahi du Eneko Goiaren udal gobernuak, El Diario Vasco egunkariak abenduaren 30ean jakinarazi zuenez. Itsasotik lau kilometrora legoke Surf Park hau, hiriaren inguruetan urbanizatu gabe geratzen den mendi gutxi horietako batean, Antondegin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Surf parke artifizialak
2023-04-03 | Jon Torner Zabala
Surf parke bat atzera bota dute Landetan, pozik dira ekologistak

Frantziako Estatuan eraikitzekoak ziren hainbat surf parkeren proiektuak bota dituzte jada atzera. Castets Landes-ekoa izan da azkena, La Rèleve agerkarian irakurri dugunez. Egitasmoak aurreikusten zuen ur eta energia xahuketa salatu duten gizarte mugimenduak pozik agertu... [+]


2022-06-13 | Jon Torner Zabala
Donostiako olatu artifizialen parkeak ingurunean eragingo lukeen kalteaz ohartarazi du hainbat adituk

Donostiako Antondegin surf parke arifiziala eraikitzeko proiektuaz txosten teknikoa egin du ingurumen aholkulari Javier Ferreresek, Antondegi Berdea taldeak eskatuta. Instalazioak eragingo lituzkeen kalteak aztertu ditu txostenean, zeina sinatu duten kontserbazioaren eta... [+]


Olatu artifizialen Surfcity proiektuaren aurka antolatzen hasi dira herritarrak Sabadellen

Surfa egiteko olatu artifizialen 140 metro luzeko igerileku bat, bigarren igerileku bat, jatetxe bat, bi taberna, skatepark bat eta aparkalekua. Horixe da Sabadell Surfcity izenburupean udalak eta enpresa pribatu batek aurkeztu duten proiektua. Hamalau milioi euroko inbertsioa... [+]


"Denok probatu nahiko genuke olatu artifiziala, baina merezi du?"

Bizitzaren parte oso garrantzitsu bat da surfa Janire Virgala (1990, Andoain), Arkaitz Bardaji (1979, Añorga), June Torrealdai (1984, Antigua) eta Jabi Iraizoz (1978, Iruñea, Nafarroa) surflarientzat, eta Antondegin egin nahi duten olatu artifizialen parkearen... [+]


2021-06-21 | ARGIA
Frantzian bi surf parke egitasmo bertan behera geratu dira ekologisten borrokei esker

Loira Atlantikoan dagoen Saint-Père-en-Retz udalerrian olatu artifiziala ezartzeko egitasmoa atzera botatzea lortu dute. Itsasotik hamar kilometrora zortzi hektareako nekazaritza lurrak erabiltzeko asmoa zuten. Bestalde, Sevran udalerrian, Seine-Saint-Denis... [+]


Eguneraketa berriak daude