Donostiako olatu artifizialen parkeak ingurunean eragingo lukeen kalteaz ohartarazi du hainbat adituk

  • Donostiako Antondegin surf parke arifiziala eraikitzeko proiektuaz txosten teknikoa egin du ingurumen aholkulari Javier Ferreresek, Antondegi Berdea taldeak eskatuta. Instalazioak eragingo lituzkeen kalteak aztertu ditu txostenean, zeina sinatu duten kontserbazioaren eta biologiaren alorreko hainbat adituk.


2022ko ekainaren 13an - 07:57
Argazkia: Antondegi Berdea

Antondegik duen balio naturalari dagokionez, biltzen duen "flora eta fauna" aberastasuna du hizpide besteak beste txostenak. "Azken 30 urteotan, Donostiak bere landazabal eremuaren ia %40 galdu du eta Antondegi, testuinguru horretan, udalerriko landa-eremuko azken txokoetako bat da", dio azterlanak. Hegazti espezie ugarirentzat "gune garrantsitsua" da, bai elikatzeko, habia egiteko, zein atseden hartzeko.

Bestetik, txostenak jaso du Antondegik "balio handia" duela igarobide ekologiko gisa eta Donostiako udalerri barruko eremu ekologikoak konektatzea ahalbidetzen duela. "Donostiako biodibertsitatearen gordailu garrantzitsua da, Urumeak osatzen duen ardatzean dago (Gipuzkoako beste igarobide ekologiko handi bat) eta Foru Aldundiko Ingurumen Sailak proposatutako Gipuzkoako azpiegitura Berdean dago integratuta".

Olatu artifizialen instalazioak eragingo lituzkeen kalteez, adituek uste dute Antondegin olatu artifizialen urmaela jartzeak Donostiako udalerriko landazabal-paisaia "hondatuko" lukeela, eta biodibertsitatearen "galera" eragin, lurzoru urbanizatu gabea lurzoru urbanizatuz ordezkatuz. "Ezin da ahaztu, gainera, eragin negatibo hori instalazioek okupatutako eremutik haratago ere iritsiko litzatekeela. Olatu artifizialen igerilekuaz gain, sarbide berriak eraiki beharko dira, trafikoa ugarituko da eta pertsonen joan-etorria ere handituko da".

Hamaika sinadura

Antondegin olatu artifizialen parke bat egitearen kontra agertzearekin batera, Europako Itun Berdea, Euskadi 2030 Agenda eta 2050eko Klima Aldaketaren aurkako Gipuzkoako Estrategia nabarmendu dituzte txostena sinatu duten adituek. "Itun horietan, administrazioek konpromisoa hartu dute, besteak beste, ekosistemen erabilera jasangarria babesteko, berreskuratzeko eta sustatzeko, eta biodibertsitatearen galera geldiarazteko. Halaber, urbanizatutako azalera ez handitzeko, lurzoru urbanizaezinaren eta habitat naturalaren kaltetan".

Sinatzaileak:

José Luis Tellería Zoologiako katedraduna, Elisa Sainz de Murieta Geologian doktorea, Arturo Elosegi Ekologiako katedraduna, Daniel García Ekologiako katedraduna, Arantza Aldezabal Biologian doktorea, Joxerra Aihartza Biologian doktorea, Unai Pascual Ekonomia eta ekologia politiketan doktorea, Maite Arroita Biologian doktorea, Alberto de Castro Biologian doktorea, Yoana García Biologian lizentziatua, Juan Herrero Biologian doktorea, Anna Sanchez Itsas Zientzietan doktorea, Juan Arizaga Biologian doktorea, Pablo Palencia Ingurumen eta Nekazaritza Zientzietan doktorea, Ana Galarraga Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzian eta Teknologian litzentziatua, Mikel Etxaniz Nekazaritza ingeniari teknikoa, Guillermo Roa Kimikan doktorea, Mirene Begiristain Ekonomian doktorea, Javier Ferreres Albaitaritzan lizentziatua, Núria Roura Ingurumen Zientzietan doktorea, Javier Fernández-López Biologian doktorea, David Amblas Geologian doktorea, eta Iñaki Sanz-Azkue Biologian lizentziatua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Surf parke artifizialak
2023-04-03 | Jon Torner Zabala
Surf parke bat atzera bota dute Landetan, pozik dira ekologistak

Frantziako Estatuan eraikitzekoak ziren hainbat surf parkeren proiektuak bota dituzte jada atzera. Castets Landes-ekoa izan da azkena, La Rèleve agerkarian irakurri dugunez. Egitasmoak aurreikusten zuen ur eta energia xahuketa salatu duten gizarte mugimenduak pozik agertu... [+]


Olatu artifizialen Surfcity proiektuaren aurka antolatzen hasi dira herritarrak Sabadellen

Surfa egiteko olatu artifizialen 140 metro luzeko igerileku bat, bigarren igerileku bat, jatetxe bat, bi taberna, skatepark bat eta aparkalekua. Horixe da Sabadell Surfcity izenburupean udalak eta enpresa pribatu batek aurkeztu duten proiektua. Hamalau milioi euroko inbertsioa... [+]


"Denok probatu nahiko genuke olatu artifiziala, baina merezi du?"

Bizitzaren parte oso garrantzitsu bat da surfa Janire Virgala (1990, Andoain), Arkaitz Bardaji (1979, Añorga), June Torrealdai (1984, Antigua) eta Jabi Iraizoz (1978, Iruñea, Nafarroa) surflarientzat, eta Antondegin egin nahi duten olatu artifizialen parkearen... [+]


2021-06-21 | ARGIA
Frantzian bi surf parke egitasmo bertan behera geratu dira ekologisten borrokei esker

Loira Atlantikoan dagoen Saint-Père-en-Retz udalerrian olatu artifiziala ezartzeko egitasmoa atzera botatzea lortu dute. Itsasotik hamar kilometrora zortzi hektareako nekazaritza lurrak erabiltzeko asmoa zuten. Bestalde, Sevran udalerrian, Seine-Saint-Denis... [+]


2021-05-27 | ARGIA
Sinadura bilketa abian Donostiako surf parkearen aurka

Olatu artifizialak sortzeko azpiegitura Donostiako Antondegi mendian jartzearen aurkako sinadura bilketa abiatu dute sarean. Antondegi Berdea, olatuak itsasoan izeneko kanpaina abiatu dute orain zenbait aste hainbat eragilek.


Eguneraketa berriak daude