1955. urtean San Sebastían, novia de España izen iradokitzailearekin estreinatua, garai hartan Gipuzkoan jasotako irudi ederrak biltzen ditu dokumental honek. Euskadiko Filmategian dago gordeta, baina sarean ere jarri dute guztientzat ikusgai, filmategiaren Vimeo kontuan. Besteak beste, Hondarribia, Pasaia, Orio, Getaria, Azpeitia eta Oñatiko irudiak azaltzen dira, eta herrixka arrantzaleetako ohiturak eta usadioak ere islatzen ditu.
Turista batzuek Kantauriko kostaldera egindako bisita batetatik abiatuta, dokumental turistiko honek hainbat udalerritako panoramika ederrak azaltzen ditu, hala nola Irun, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Zubieta, Azpeitia, Oñati, Loiolako Santutegia eta Arantzazuko Amaren Santutegia. Guztiak ere, gaur baino berdeago eta lasaiago, azpiegitura erraldoien itzalik gabe. Era berean, herrixka arrantzaleen ohiturak eta usadioak ere islatzen ditu.
Salvador Ferrer izan zen zuzendaria eta Francisco Aranaz eta Carmen Carrión izan zituen gidoilari. Ahotsa Marias Pratsena da eta 19 minutuko iraupena du.
Urteek erasotua eta kalitatea galduta, Filmategiak 2006. urtean zaharberritu zuen film originala. Guk geuk Euskal Herriko ornitologoen arteko Hegan posta-zerrendan izan dugu dokumental honen berri.
Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAk.
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]
2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.
Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera kaskarrak kezkatuta dauka Katixa Agirre, hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko tresna direla uste baitu. Ahul ikusten du euskal literatura sistema ere, irakurlego txikia duela eta. Hizkuntza gutxituen arazoak denak.