Barre egin beharko, negar ez egitearren


2025eko azaroaren 12an - 10:25
Filmafinnity
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sorry to bother you  (Barkatu eragoztea)

Boots Riley (2018)

Zer: Filma

Herrialdea: AEBak

Iraupena: 106 minutu

Non ikusi: Amazon Prime eta Apple tv

-----------------------------------------------------

Buenos días, le llamo desde Jazztel…” (Egun on, Jazzteletik deitzen dizut), gure hurbileko jendearen deiak baino gehiagotan jasotzen ditugu halakoak. Ez da katastrofista izateko asmoz, WhatsApp eta bestelakoetara aldatu da gizartea, besterik ez, eta hori guztia. “Barkatu eragoztea” edo Sorry to bother you izango litzateke horren ingelesezko aldaera bat. Lan honetan, Cassius Cash Green (Lakeith Stanfield) da protagonista, bere osabaren garajean pobrezian bizi den gizon beltza. Diru beharrez, telemarketin enpresa batean lanean hasi da: hasieran, asko kostatzen zaio, baina bere lankide Langstonek –beltza, bera ere– zuri ahotsa jartzen irakatsi dio, eta bere salmenta abilezia izugarri hobetzen da.

Pelikula komedia da, arazo oso serioen inguruan aritzen dena, baina ikuspegi arin eta xelebrea erabiliz momentu oro. Alde horretatik, Yorgos Lanthimosen azken lanaren antzekoa da, Bugonia-ren tankerakoa. Gainera, oso ikuserraza da: muntaia azkarra eta entretenigarria, elkarrizketa sinpleak, eta umorez beteriko eszena asko ditu. Egungo mundu kapitalista basatiaren kritika parodikoa da, langileen zapalkuntza lente absurdo baina errealistatik erakusten duena. 

Parodia argi eta garbi erakusten du hasiera-hasieratik: protagonistaren bai ezizenean, Cash-ek dirua esan nahi baitu; bai abizenean, diru paperaren kolorea Green, berdea, baita. Eszena xelebreen artean, ordea, korporazio erraldoien diru gose asegaitz eta absurdoa ikusten da, baita langileen antolakuntzaren indarra ere eta hori hausteko egiten diren azpijoko guztiak, langile profizienteenak erostea eta poliziaren bortizkeria lotsagabea. Hala ere, komediak asko leuntzen du ideia hauen garapen intelektual edo astunegia; ez da estilo horretako lana. Apika, sinpletu egiten du gai horien azterketa zuzena, baina horixe da helburua, ikusteko arina baina xehetasunez betetako pelikula izatea. Esaterako, gustatu zait protagonistaren gaztetako eskolako futbol amerikarreko taldeak duen papera: bizitzan trabatuta geratu balira bezala, egunero egun osoa futbolean jokatzen ematen dute, baina anekdota bitxi honek gero ebazpen pozgarria izango du.

filmaren oso antzeko forma du: komedia arina eta ikuserraza, azpiko problematika serioa hasieratik agerian uzten duena eta, azterketa izugarririk egin gabe ere, ikuslea gaiaren inguruan hausnartzera eramaten duena.antolatzen ditugun.


Eguneraketa berriak daude