Donostian pisu turistikoak bi urtean boskoiztu egin direla salatu du Ernaik

  • Donostiako Alde Zaharreko oheen %20a turistei bideratuta dagoela eta pisu turistiko horien %84a legez kanpokoa dela salatu du Ernaik. Horrelakoak dauden eraikinetan, "Adi! pisu turistikoa, zuen turismoa, auzoen miseria!" dioten pegatinak jarri dituzte sarrerako ateetan.


2017ko abuztuaren 8an - 15:16
Ernaiek pisu turistikoak dauden etxeetan jarritako pegatinak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Salatu dute bi urtean bost aldiz biderkatu dela pisu turistikoen kopurua Donostian, baita iaz alokairua bataz beste %17 igo zela ere. Hainbat kaletan horrelako zenbat etxebizitza dauden aipatu dute: Abuztuaren 31 kalean 36 , General Jauregi kalean 16, Boulevardean 22, Fermin Calbeton kalean 24.

Abuztuaren 17an "turismo eredu honen aurka" manifestazioa deitua du Ernaik, Aste Nagusian. Gazteek "emantzipatzeko arazo larriak" dituztela eta hiriko Alde Zaharra "turistentzako parke tematiko" bihurtzeaz gain, auzoetako nortasun bizitza eta komertzio txikiaren galera salatu dute. 17:30ean abiatuko da Boulevardetik.

Azken egunotan zeresan handia ematen ari da turismoaren gaia eta eragile politikoak beren posizioak hartzen ari dira. ARGIAren turismo masiboaren kanalean gaiari jarraipena egiten ari gatzaizkio.


Turismo masiboa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

2025eko maiatzaren 26
Nazkatuta

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.