Alde Zaharraren ondoan dagoen Aldamar kaleko 1 zenbakiko eraikina dira eraistekoak, oso-osorik. Kultur ondarea ezagutaraztea eta babestea helburu duen Donostiako Áncora taldeak adierazi du Donostiako Udalak “inolako argudiorik eman gabe” eraikina eraisteko asmoa duela. Eusko Jaurlaritzak berriz, babesteko eskatu du.
Áncorak facebook-eko bere orrialdean adierazi du Donostiako Alde Zaharreko bizilagunen bitartez jakin duela udalaren asmoa eta erabakia kritikatu du. Aldamar kaleko 1 zenbakian zeuden Rekalde taberna ezaguna eta Sagutxo azoka. Tabernak ateak itxiak ditu. Itxi aurretik Danele Sarriugartek elkarrizketa egin zion Agus Rodriguez tabernaren jabeari ( "Metroa, AHTren geltokia... Donostia zer izango da, Montecarlo bat?").
Áncorak dioenez, eraikin historikoa da. Dena botako dute eta altuera handiagoko beste bat jasoko dute. Taldeak dioenaren arabera, eraisteko baimena dute, eraikina ez dagoelako Eraikitako Hirigintza Ondarea Babesteko Plan Berezian.
Galera nabarmentzat du Donostiako taldeak, eraikinak soslaia eta osaera unitarioa duelako etxadian eta alboko etxeekin bat datorrelako. Hala diote: “Donostiako eraikin tipikoa da, XIX. mendekoa, eta gainera, Alde Zaharreko monumentu multzoaren ertzean dago. Arreta handiz tratatu beharko litzateke”.
Lursaila 1888an erosi zuten Domingo Eceiza, Ramón Múgica, Antonio Zubillaga eta Francisco Echeverría bazkideek. Aldamar kaleko eraikinik zaharrenetakoa da. Domingo Eceiza jabe bidaniarra da eraikinaren egilea.
Donostian antzeko eraikinak babestuta daudela azpimarratu du Áncorak. Donostiarrei eraikina salbatzeko deia egin die eta udalera, herritarren postontzira (www.donostia.eus), idazteko eskatu die.
2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]
2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonak gonbidatuko ditu Herrian Bizi plataformak jadanik bigarren etxebizitza gisa baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera.
Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Uztailean onartu zuten legea eta irailaren 5etik aurrera sartuko da indarrean. Etxebizitzak alokatzeko hiriko exekuzio berezien bulegoan izen emanda egotea, hilabetez azpiko egonaldiak legez kanpokoak izatea eta arau-hausteak zigortzea ekarriko du, besteak beste.
Babes politikorik ez duelako, eta bizilagunen desadostasuna onartu ondoren, Iruñeko alkateak aparkalekuaren proiektua bertan behera utzi du "behin behinean". Ibarrolak proiektuaren aurkako protesten atzean EH Bildu dagoela adierazi du.