Donibane Lohizuneko hondartza aitzinean den Ugaina etxean bi banderola hedatu zituen ostegunean EHBaik: Pierre-Édouard Stérin eskuin-muturreko milioidun eta hainbat hedabideren jabearena da. 10 milioi euroko salmenta espekulatiboa salatu dute.
2022an sei milioi eurotan erosi, eta 2025ean 16 milioitan saldu: hiru urtean 10 milioi euro "espekulatuz" irabazteko asmoa salatu zuen ostegunean alderdi ezkertiar abertzaleak. Aste hastapenean hainbat hedabidek zabaldu zuten Pierre-Édouard Stérin dirudunak Lapurdiko hirian duen etxea saltzeko asmoa zuela, eta "eskuin-muturrak Euskal Herrian espekulatzen" duela arbuiatzeko parada ikusi du bertan EHBaik.
Hugo-Luc Maillos Donibane Lohizuneko Herri Berri udal taldeko kideak azaldu zuenez, 2022an frantses estatuak enkantean eman zuen Ugaina etxea, hastapenean 3.700.000 eurotan baloratua. Garaian jadanik, herritarren mesedeei muzin egin zitzaiela salatu zuen, Herriko Etxeak interes orokorreko proiektu bat baitzuen bertan. Horren ordez baina, estatuak dirua irabazteko aukera ikusi eta "milioidunen interes pribatuei" lekua egin zitzaiela azaldu du. Stérinek irabazi zuen enkantea, Ugaina etxea sei milioi euroren truke lortuz.
Orain, baina, hiru urte geroago "10 milioi euroko gainbalio espekulatibo gordina" salatu du Maillosek. EHBaiko eledun Gaby Arestegik bere aldetik, egoiliar estatus bereziaren defentsa egiteko baliatu zuen atzoko ekintza: "milioidunek haien aberastasuna handitzeaz gain, lurraldeko prezioak goratzea" eragiten duela salatu zuen. Hala, kanpotik heldu diren dirudunei lehentasuna kendu eta Ipar Euskal Herriko biztanleen etxebizitza eskubidea babesteko urratsak galdegin zizkien instituzioei Arestegik.
Eskuin-muturrari "harresia"
Hainbat hedabide eta think-tanken jabea da Pierre-Édouard Stérin, eta Frantziako eskuin-muturreko alderdiekin hurbiltasun ideologiko handia erakutsi du publikoki, bere dirua "ideien gerla" baten alde jartzen duela asumituz. Bere etxeko balkoiak okupatuz ideia horiek Euskal Herrian "lekuz-kanpo" daudela salatu du alderdi abertzaleak.
Horren haritik, gaur arratsean Itsasuko Sanokin antolatu duten hitzaldi eta mahai-ingurura deia luzatu du EHBaik. "Eskuin muturraren aitzinean, erantzun kolektiboa eraikitzen" lelopean, Lumir Lapray, Malika Peyraut, Ana Sarria Muxika, Eñaut Aramendi eta Jennifer Audy militanteek arlo anitzetatik eskuin-muturrari nola aurre egin landuko dute arratsaldeko 19:00etan.
2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]
2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonak gonbidatuko ditu Herrian Bizi plataformak jadanik bigarren etxebizitza gisa baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera.
Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Uztailean onartu zuten legea eta irailaren 5etik aurrera sartuko da indarrean. Etxebizitzak alokatzeko hiriko exekuzio berezien bulegoan izen emanda egotea, hilabetez azpiko egonaldiak legez kanpokoak izatea eta arau-hausteak zigortzea ekarriko du, besteak beste.