AEB

Eskuin muturra pozik Donald Trumpen garaipenarekin

Zuzeneko jarraipena
  • Mundu osoan erreakzioak eragin ditu Trumpen garaipenak. Bilduma bat egiten joango gara hemen.

Marine Le Penen zorion mezua izan da goiztiarrena.
Vladimir Putinek ere zoriondu du Trump

Vladimir Putin Errusiako presidentea: "Zorionak Donald Trump AEBtako hauteskundeak irabazteagatik".

Europar Batasunak "zorion zintzoak" eta bisitarako gonbidapena bidali dizkio Trumpi

Donald Tusk eta Jean-Claude Junckerrek Trump zoriontzeko eta EB/AEB harremanen garrantzia azpimarratzeko gutuna idatzi berri dute. Europa bisitatzeko gonbidapena ere luzatu diote.

Azpian gutun osoa ingelesez.

 

Marina Albiol: "Arrazismoak, matxismoak eta xenofobiak irabazi du, eta muturreko eskuindarrek txalotu dute"

Marina Albiol, Ezker batua alderdiko bozeramailea Europako Parlamentuan:

Jordi Évole: "AEBtan altxatuko den lehenengo harresia izango da dolamenena"

Jordi Évole kazetaria, Salvados saioaren aurkezlea:

Hungariako lehen ministroak Trumpen garaipena ospatu du

Hungariako lehen ministro eskuindar Viktor Orban-ek AEBetako hautagai errepublikarraren garaipena honela ospatu du Facebookeko bere orrian: "Ze albiste ona. Demokrazia oraindik bizi da"

Evo Morales: "AEBetan botoek baino gehiago balio dute armek".

Evo Morales, Boliviako presidente, aktibista eta buruzagi sindikala: "Herriaren erabakia baino gehiago balio dute bankari, militar industria eta transnazionalek".  

Rajoyk ere Trump zoriondu du

Espainiako Gobernuko presidenteak, Donald Trump zoriondu du.

"Zorionak Donald Trumpi bere garaipenagatik. AEBekin batzen gaituen harremana estutzeko lanean jarraituko dugu, ezinbesteko bazkidea".

The New Yorker: "Tragedia amerikarra"

Hau da The New Yorker aldizkariaren webgunearen azala.

 

Pablo Iglesias: "Trumpen faxismoari aurre egiteko txertoa dira giza eskubideak eta justizia, establishment gehiagorik ez"

Pablo Iglesias, Podemos alderdiko burua:

Permach: "Ezkerra da asmatzen ari ez dena"

Joseba Permach, ezker abertzaleko kidea:

Nate Cohn, kazetaria: "Ez da arrazismo kontua bakarrik"

New York Times-en politika gaietan espezializatutako kazetariaren txioa:

"Obama boto emaile zurien artean indartsuen zen lekuetan galdu du gehien Hillaryk. Ez da arrazismo kontu sinple bat bakarrik".

Idurre Eskisabel: "Mendebaldar xuriok garenez zibilizazioaren itsasargia..."
Ada Colau: "Marrazten ari den mundu berrian inoiz baino indar gehiago bildu behar ditugu demokrazia, giza eskubideak eta bizitza bera defendatzeko"

Ada Colau, Bartzelonako alkatea:

David Fernandez: "Amets amerikarra ametsgaiztoa zen"
Geert Wilders: "Zorionak Trump! Zure garaipena historikoa da, eta gu denontzako!"

Geert Wilders politikari holandarra, Askatasunaren Alderdiko (PVV) burua:

Marine Le Pen: "Zorionak AEBetako presidente berri Trumpi eta herri amerikarrari, libre!"

Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


Eguneraketa berriak daude