200 milioi bozkatzaileetatik erdiak jada bozkatua du korrespondentziaz. Zundaketei segi, Joe Biden hautagai demokrata izan behar litzateke irabazlea. Hala ere, ikusirik Trumpek komunikabide handiekin duen hurbiltasuna, ezin jakin fidatu daitekeen zundaketei. Berandu jakinaraziko dituzte lehen emaitzak, AEB lurralde zabala izanki lau ordu-eremu ezberdin dituztelako eta gainera, gure ordu-eremuarekin ere bederatzi ordu arteko aldea dutelako.
Iritsi da eguna AEBetako hauteskundeena; gaur argituko dute Joe Biden demokrataren eta Donald Trump errepublikanoaren artean zein ukanen duten ondoko lau urteetan presidente. Hautesleek presidentea hautatzeko ardura duten 538 ordezkari aukeratu beharko dituzte boto bidez –estatu bakoitzean ordezkari kopuru jakin bat aukeratu ohi dute, biztanleria kopuruaren arabera–. Demokrata zein errepublikanoek gutxienez 270 ordezkari batu beharko dituzte Joe Biden edo Donald Trump presidente izendatzeko. Hori horrela, boto kopuruan baino ordezkari kopuruan dute garaipenaren giltza.
Zundaketei segi, Joe Biden hautagai demokrata da irabazle aurreikusten, bederatzi puntuko aldearekin. Hala ere, ikusirik Trumpek komunikabide handiekin duen hurbiltasuna, ezin jakin fidatu daitekeen zundaketei. AEBetako biztanleria zatiturik da, eta tentsio handiz biziko dute gaurko bozketa.
Sekula baino jende gehiagok aurretik bozkatu du aldi honetan: 200 milioi bozkatzaileetatik erdiak jada bozkatua du korrespondentziaz. Arrazoi nagusia hauteskunde eguneko jende pilaketak saihestea izan da, baina horri gehitu behar zaio behin eta berriz iragarritako lehia estuaren arrazoia. Hori horrela, errepublikanoen aurkako botoa mobilizatu dute azken asteetan Trumpen aurkariek. Bozketa hauek posta bidezkoak izanki, baliteke emaitzen ordua atzeratzea kontaketak batez ere Trump eta Bidenen arteko tartea mehea baldin bada.
Duela lau urte heldu zen boterera Trump, Hillary Clintonen aurretik pasaz.
Urriaren 15eko asteazkena Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Albiste honetan jaso ditugu deialdiak. ARGIAk bat egiten du Palestinaren aldeko greba eta... [+]
Frantziako presidente ohiak La Santé espetxera joan beharko du hilaren 21ean. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik milioiak jaso izanagatik zigortu zuten irailean. Astelehenean heldu zaio espetxeratzeko... [+]
Markos Zapiainentzat izango da saiakerako Euskadi saria eta Koldo Biguriri itzulpengintzakoa, astelehen goizean jakinarazi dutenez. Gaztelaniazko Literaturakoa Garazi Albizuari emango diote eta gaztelaniazko saiakerakoa Itxaso del Castillori. Honenbestez, aurreko astean... [+]
Igandean eginiko bozetan zentro eskuineko PSD alderdia izan da garaile. Chega alderdi ultraeskuindarra hiru udalerritan nagusitu da eta udalerri mailan boterea eskuratzen duen lehen aldia bada ere, bere aurreikuspenetatik urrun geratu da.
Igandean Falange talde faxistak kontzentrazioa deitu zuen Gasteizen Hispanitate eguna ospatzeko, eta aurkako mobilizazioa deitu zuten talde antifaxistek. Hemeretzi pertsona atxilotu zituzten, denak ere antifaxistak. Piztutako istiluek erreakzio ugari sortu dute.
Igandean atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak egotzita, eta astelehenean aske utzi dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Igande goizean, urriak 12, mobilizazio ugari eta istilu handiak izan dira Gasteizen.
Eskuin muturreko taldeak Espainiako Estatu mailako deialdia egin du, eta dozenaka pertsona batu dira Probintzia plazan. 300 bat metrora deitutako mobilizazio antifaxistara ehunka pertsona batu dira. Istiluak izan dira, gazte antifaxisten eta falangisten artean zein, batez ere,... [+]
Martxoaren 27an "presio migratorioa kontrolatzeko eta trafikatzaile-sareak deuseztatzeko" indarrean ezarritako dispositiboak Bidasoaldeko muga, eta departamenduko bide, tren-geltoki zein nazioarteko autobus zerbitzuetan kontrolak zorroztu ditu. Horietatik, egoera... [+]
Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, “Hispanitatearen eguna” deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.
Bertsio ofizialaren arabera, ETAko militante Montxo Martínez Antiak 1975ean bere buruaz beste egin zuen Madrilen, Poliziak inguratuta zuen eraikin batean. Eusko Jaurlaritzak bertsio horri eutsi zion 2015ean. Orain, GEBehatokiak ikerketa egin du eta ondorioztatu du poliziek... [+]
Bartzelonako Coòpolis Ateneo Kooperatiboak bultzatzen duen Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluak joan den urriaren 4an Katalunia Plazan antolatu zuen azokan sartu zen polizia. Ekitaldia aurrera eramatea eragozteaz gain, antolatzaileek eraso fisiko zein... [+]