Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek hartara esleituko duten diru publikoaren igoera handia iragarri dute:“El objetivo, explica el ministerio, es garantizar la gratuidad de la enseñanza en los centros concertados. De ahí que espere (¡) que la actualización de los conciertos vaya de la mano de un compromiso por parte de los colegios concertados respecto a la eliminación de las cuotas…” (El País, 2024/10/23).
Baina, benetan desiragarria al da itunpeko irakaskuntzaren doakotasuna? Hori baino lehen, aurretiko eztabaida bat dago, gure ustez: zehaztu zein den irakaskuntza mota horren eginkizuna gure egungo gizartean, zer paper jokatzen duen baloratzea, alegia. Horren arabera, erabakiko genuke bere finantzaketak merezi duen ala ez.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunean lan egiten dugunon ustez, irakaskuntza pribatuak hezkuntza publikoaren funtzio subsidiarioa behar du izan, eta soilik itundu behar da ekimen pribatu bat eskaintza publikorik ez dagoen tokietan (eta egon arte), hezkuntza eskubidea bermatuko bada. Irakaskuntza pribatuak irakaskuntza publikoarekiko bete behar duen eginkizun subsidiario hori onartzen baldin badugu, eta hezkuntza-plangintza eta diru publikoaren erabilera denona den eskola publikoari begira egiten bada, ez lirateke gastatuko 820 milioi euro baino gehiago (2023-24ean) toki gehienetan beharrezkoa ez den sarean.
Ez dezagun erabili denon dirua beharrezkoa ez den hezkuntza-eskaintza pribatuan, auzoan edo herrian eskaintza publiko nahikoa dagoenean
Diru publiko gehiago emateak itunpeko irakaskuntzaren doakotasuna erraztuko lukeela eta segregazioa murriztuko lukeela pentsatzea eta defendatzea txakur ametsak dira. Itunpeko irakaskuntza ez da inoiz doakoa izan eta, sekulan izan duen finantzaketarik handienarekin ere, ez da izango, nahi ez duelako: ikasleak (eta irakasleak) aukeratzen jarraitu nahi duelako, bereizteko beharra duelako, merkatuaren menpe dagoelako, eskaintza etengabe hobetu behar duelako (zerbitzu hobeak, eskola-ordutegi handiagoa, instalazioak...) eta eskola publikoarekin lehiatu behar duelako. Kuotak kobratzea ilegala da legez 1987tik, eta inpunitate osoarekin egiten dute; pentsatzea diru gehiago emanez eta inolako zigor-neurririk planteatu gabe hori lortuko dela, eta ondorioz, segregazioa gutxitu egingo dela, inozokeria handia da. Kontzertazioa bera da segregazioaren iturria. “La segregación escolar es la base del sistema concertado. Este sistema está pensado para que no sea inclusivo. Pensar que ellos quieren voluntariamente ser inclusivos no es una realidad, está en sus propias bases el no serlo” (Daniel Turienzo).
Irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna ez da, beraz, lortu beharreko helburua. Zertarako, ordea? Familia guztiak joan ahal izateko? Hori al da politika publikoen jokamoldea, herritarrei bidea erraztea zerbitzu pribatuak erabili ditzaten? Hori herriari iruzur egitea da, politika pribatizatzailea da, zerbitzu publikoaren prekarizaziora baino ekartzen ez duena. Zer administrari mota da berea zaindu ez eta beste batena den enpresa bati dirua ematen diona? Kontua ezin da inola ere izan familiak bideratzea zerbitzu pribatura, baizik eta saiatzea eta lan egitea gehienok eskola publikoa aukera dezaten. Horretarako zerbitzu publiko horrek lehentasun osoa behar du, baliabide eta planifikazioaren aldetik. Onena nahi dugu-eta gure seme-alabentzat.
Erantzun liteke planteamendu honek zalantzan jarriko lukeela familiek ikastetxea aukeratzeko duten askatasuna. Eztabaida ez da hori, ordea. Familiek gustukoen duten eskaintza aukeratu dezakete beti, baina ez dute horregatik eskatu behar aukera hori egin ez dutenek ordaindu dezagun. Gainerako sektoreetan bezala, edozein arrazoi dela-eta, irakaskuntzako zerbitzu publikoa erabili nahi ez eta pribatua nahiago duten familiek beren baliabideekin aurre egin beharko liekete gastuei. Familia batzuen aukera indibiduala gainerako guztien diruarekin laguntzen jarraitzea bidegabea da. Ezin da hezkuntza planifikazio osoa familiek egiten duten ikastetxearen aukeran oinarritu, orain arte bezala, eta ezagutzen ditugun ondorio kaltegarriekin.
Gure proposamena garbia da: eskola publikoa bere tresnekin gehienon aterpea izan badaiteke, ez du zentzurik enpresa pribatuen bitartez egitea. Ez dezagun erabili denon dirua beharrezkoa ez den hezkuntza-eskaintza pribatuan, auzoan edo herrian eskaintza publiko nahikoa dagoenean; ez diezaiogun diru gehiago eman sekulan doakoa izango ez den eta, beraz, diskriminatzailea den sare pribatuari; ez dezagun jarraitu kohesioaren kontra jokatzen duen sistemarekin. Logikoagoa da diru hori zentzuz eta eraginkortasunez erabiltzea eskola publikoan. Aurrekontuak eztabaidatzeko eta onartzeko gauden honetan, garaia da irakaskuntza pribatuaren ituntze sistema birplanteatzeko.
Maribel Lopez de Luzuriaga Alonso eta Xabier Iglesias, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko partaideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]