Diru beltzarekin ordaindu da PPren Bilboko egoitza kide batek baieztatu duenez

  • Balear Uharteetako PPko politikari eta Jaume Matas presidente ohiaren gertuko Javier Rodrigo de Santosek berretsi du PPren Bilboko egoitza ere diru beltzarekin ordaindu dela. Ustelkeria kasuengatik zigortua izan zen De Santos.


2015eko martxoaren 30an - 16:46
Arantza Quiroga da EAEko PPren presidentea. (Argazkia: eldiario.es).

Uztailean deklaratu zuen De Santosek Pedro Horrach fiskalaren aurrean. Fiskalari esan zionaren arabera, Antonio Pinal enpresariak onartu zion PPren Palmako egoitza ordaindu zuela esleipen urbanistikoen truke. Deiak argitaratu duenez, Antonio Pinal Bruesa taldeko presidente eta akziodun nagusia da.

Bruesa Construcciones S.A.-ko administrazio kontseiluko kide den Emilio Alvarez Lopez ere agertzen da Ruz epailearen autoen artean. Epailearen autoan azaltzen denez, 36.000 euroko ordainketak egin zizkion Alvarez Lopezek Barcenasi eta hauek PPren Bilboko egoitza finantzatzera bideratu ziren.

Javier Rodrigo de Santosek deklaratu zuenez, Antonio Pinal Bruesako presidenteak behin baino gehiagotan adierazi zion “Euskal Herrian lan egiteko ohituragatik, PP eta PSOE finantzatzen” zituela. Pinalek PP finantzatzen zuela berresten dute Ruz epailearen autoak eta Espainiako Poliziaren Delinkuentzia Ekonomikoaren eta Fiskalaren Unitateak (UDEF), Bruesa taldeko presidenteak 2006an 24.000 euro Barcenasi ordaindu zizkiola jasoz.

Ruz epaileak Bruesako zuzendaritzako kide zen Emilio Alvarez Lopezi ere egozten dio Barcenasi dirua ordaindu izana. Alvarezek 2005 eta 2007 urteen artean PPko diruzain ohiari 84.000 euro zazpi zatitan eman zizkiola jaso du epaileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Eguneraketa berriak daude