Dimisioa aurkeztu du Fernando Izagirrek, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zuzendariak eta Galdakaoko EAJren bozeramaileak

  • Fernando Izagirre DYAko zuzendari zela jasotako irregulartasunak salatu ditu egungo DYAko zuzendaritzak. Fiskaltzak abiatutako ikerketaren aurrean, dimisioa aurkeztu du Izagirrek.


2022ko apirilaren 27an - 09:21
Argazkia: EAJ

Dimisioa eman du Fernando Izagirrek, berriki arte Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zuzendaria eta Galdakaoko EAJren bozeramaile izandakoak. Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak asteartean onartu zuen Izagirreren eskaria, nahiz eta berria ez den jakin asteazkenera arte. Vocento taldeak publiko egindako informazioak eman du argitara dimisioa.

Izagirre DYAko zuzendari izan zen 2016 eta 2021 artean, eta bitarte horretan jazotako irregulartasunen salaketaren ondotik eman du dimisioa. Izan ere, DYAko egungo zuzendaritzak hilabete hasieran salatu zituen epe tarte horretan antzemandako irregulartasunak, eta ondorioz Fiskaltzak ikerketa abiatu du. Izagirreri leporatzen dizkioten delituan artean, ondokoak leudeke: dirua bidegabe erabiltzea, bidegabeko jabetzea, kudeaketa desleiala eta kaudimengabezia zigorgarria.

Galdakaoko EAJko bozeramaile postua eta iazko martxotik betetzen zuen Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zuzendari postua, biak utzi ditu Izagirrek ikerketaren aurrean.

1986. urtean hasi zen DYAn Izagirre, boluntario modura, eta zuzendari izan aurretik koordinatzaile gisa aritu zen zenbait urtez. Galdakaoko Udalean 2007tik egon da, eta dimisioa eman arte, EAJko zinegotzi eta bozeramaile izan da. Azken udal hauteskundeetan alkategaia izan zen.

Vocentoren informazioaren arabera, Galdakaoko EAJ dimisioa kontu pertsonalei egozten saiatu izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Utopikook

Monzonek esana da, "utopikoak egiten diote munduari aurrerarazi". Azken aldian, ordea, euskal politikagintzan boladan jarri da pragmatismo kontzeptua. Gizapediaren arabera, pragmatismoa da gizarteak dituen arazoei irtenbide praktikoak proposatzen dizkien filosofia... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Eguneraketa berriak daude