Dibulgazioa erronka

Irune Bueno, Irati Garcia, Olaia Garcia de Amezaga, Edurne Turrillas eta Irati Zurbano, 'Zertarako hau ikasi?' podcasteko gidariak. (Argazkia: Euskalerria Irratia)

2023ko urriaren 18an - 00:05
Azken eguneraketa: 09:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekaina bukaeran Nieves Concostrinak, Espainiako SER irrati-kateko kazetariak, historiaren eta historialarien aurkako iritzia eman zuen Youtubeko elkarrizketa batean. Dibulgatzaile horrek salatu zuen “plan bat” zegoela “historia hiritarrei ezkutatzeko”. Haren aburuz, historialariok apropos idazten dugu “aspergarri”, hiritarrek historia ezagut ez dezaten; eta ondorioz, agintariek errazago menderatzen eta alienatzen ahal gaituzte. Nik neuk ere makina bat aldiz entzun izan ditut horrelakoak. Agidanez, eskola garaian historia ofiziala baino ez ziguten irakatsi eta ez digute benetakoa kontatu nahi. Ikerketa mundutik urrun daudenek, ordea, ez dakite unibertsitateetan gutxienez joan zen mendeko 1930eko hamarkadatik izan direla historia sozial eta kritikoa egiten saiatzen diren historialariak, hots, historia ofizialaren (halakorik baldin bada) aurka doazenak.

Historiarekin lotutako kontsumo-produktu ugari dago akademiatik kanpo. Oro har, intrusismo handiko arloa da eta kazetari, idazle eta iritzi-emaile ugari aritzen da inolako oinarri zientifikorik eta metodorik gabe. Zoritxarrez horrelako sasi-historialariak izaten dira oihartzun handiena lortzen duten dibulgatzaileak. Liburuak barra-barra saltzen dituzten eta sare sozialetan like piloa jasotzen dute. Ikerlari jantzien aurkikuntzak, aldiz, maizegi ez dira publiko handiarengana iristen. Esanen nuke, horietako asko direla literatura partisanoari dagozkionak eta bideratuta daudela korronte ideologiko ezberdinetako nahiak asetzera. Espainian, konparaziora, arrakasta editorial itzela dute Kondaira Beltzari buruzko edo eskuinaren dog whistling-a egiten duten liburuek. Funtsean, testuok ez dituzte kontzientziak astintzen; kontatzen dute irakurleak irakurri nahi duena.

Dibulgazio sasi-historikoan bada beste azpigenero bat, oihartzun handia lortzen duena baita ere. Bitxikeriena esaten ahal diogu. Orokorrean, funtsik gabeko zurrumurruak eta esamesak kontatzen dituzte, eta sarri eduki morboso edo eskatologikoak erabiltzen dituzte erakargarri modura. Esate baterako, jarduten dute aspaldiko garaietako ohitura sexualen edo garbitasun ezaren xehetasunen inguruan, baina aurreiritzi eta uste okerretan oinarriturik. Aspaldiko mitoak zabaltzen jarraitzen dute, gaur egun ikerketa berriek horiek gezurtatu dituzten arren.

Hala ere, uste dut Nieves Concostrinak baduela arrazoi pixkatxo bat, historialari zientifikooi jendearengana iristea kostatzen baitzaigu. Ez dut uste, ez behintzat berak dioen bezala, historia ezkutatzen ibiltzen garelako denik; baina ahalegina egin beharko genuke akademiatik haratago joateko. Etorkizuna sare sozialetan eta formatu digitaletan dagoelakoan nago; blog, Twitter, Instagram, Tiktok, podcast edo antzerakoetan. Euskaraz hainbat ekimen interesgarri dago, hala nola, Nagore Irazustabarrenarenak Argian daukan Oroimen Histerikoa podcasta. Ezin ahaztu, halaber, NUPeko Historia eta Ondarea graduko ikasleek Euskalerria Irratian estreinatu berri duten Zertarako hau ikasi? podcasta. Bejondeizuela neskak! Hori da bidea!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Iruñeko Erorien Monumentua birgaitzeko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak

Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.


2025-09-18 | Elhuyar
Oraintsuko Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Gamiz-Fikan, labar-artea duena

Bizkaiko Aldundiak jakitera eman duenez, Gamiz-Fikan aztarnategi bat aurkitu dute, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio-programa baten esparruan. Azaldu dutenez, eremu kantauriarrean dokumentatutako lehen hipogeo mistoa da; hau da, ez da kobazulo... [+]


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Herrixka baskoi baten harresia atzeman dute Eslabako Santakriz aztarnategian

Ikerlariek ez dute erromanizazio zantzurik atzeman Burdin Aroko kokaleku horretan. Adituen arabera gunea suntsitu gabe abandonatu zutela erakusten dute arrastoek.


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


Endogmia Ebroren bailaran

Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.

Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko... [+]


Juan Luis Larraza
"Lizarraga kapitaina gure herriaren askatzailea izan zen, eta dagokion lekua behar du gure memorian"

Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]


Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


Txiki eta Otaegi, 50 urte
Irailak 27 zituen, frankismoak hamaika bala besterik ez

Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]


Apoak klima aldaketaren seinale

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]


'Blitz'-aren azpian, Churchillen gainetik

Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]


Weleda kosmetikoen multinazionalak nazien kontzentrazio-esparruetan kolaboratu zuela kaleratu du ikerketa batek

Kosmetiko enpresak azalerako kremaz hornitzen zuen Dachauko kontzentrazio esparrua. Naziek presoekin esperimentuak egiteko erabili zuten krema mota bat, eta 80 eta 90 preso artean hil ziren horren ondorioz. Enpresak ikerketa “independente eta osatua” jarri du martxan.


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Eguneraketa berriak daude