Artikulu hau pertsona zuri baten posiziotik idatzi dut, eta bertan proposatzen dut zuritasuna deseraikitzeko prozesuan pertsona zuriok gehiago inplikatzea, zuritasun hori baita gure jendarteko arrazakeria sostengatzen duten pribilegio errealak eta sinbolikoak bermatzen diren tokia.
Arrazakeria ez da auzi moral bat, baizik eta egiturazko fenomeno bat, pertsonei eta taldeei gizatasuna eta duintasuna ukatzen diena, haien ezaugarri fisikoengatik edo jatorri nazional edo kulturalagatik. Franz Fanon, Martinika frantsesean jaiotako filosofo eta psikiatra beltza, lehenetakoa izan zen azaltzen nola egituratu zen arrazakeria kolonizaziotik abiatuta, arrazak eta horien hierarkizazioa asmatu ziren garaian. Fanonen arabera, lerro batek banatzen dituen bi eremu daude. Goikoan –edo izakiaren eremuan– gizakitzat hartzen diren populazio zuriak daude, eta behealdean, ez-izakiarenean, ez-gizatasunaren kategoriako herri arrazializatuak bizi dira.
Arrazakeria ez da auzi moral bat, baizik eta egiturazko fenomeno bat, pertsonei eta taldeei gizatasuna eta duintasuna ukatzen diena
Ordutik aurrera, kolonialismoa, kapitalismoa eta arrazakeria oso modu sakonean ehundu dira, eta munduko herrientzat banaketa hierarkiko bat ezarri dute, baliabideetara eta aukeretara sarbidea izateko, bai eremu pertsonalean eta sozialean, bai instituzionalean eta politikoan, eta munduko biztanleriaren zati handi batengan ondorio izugarriak sortu dira.
Europak ez du inoiz kolonialismoaren auzia konpondu, bere historiaren eta gaur arteko sistema ekonomikoaren eratzaile gisa ulertuta. Espainiako Estatuan eta euskal testuinguruan beharrezkoa da kontuan izatea, batetik, mugimendu kolonizatzaile eta esklabistetan geuk izan dugun parte hartzea, eta, bestetik, indarkeria sistemiko horretan sartzea ijito-herriaren bazterketa historikoa. rom herriaren historia Europan arrazakeria eta segregazio historia bat da, afrikarren ondorengoen komunitateena edo herri indigenena den bezalakoxea. “Esklabotzaren edo beheragoko estatutu baten oroimena, arraza-kasta motakoa”, dio Vasile Ionescu idazle ijitoak.
Jende zuri askok galdetzen dio orain bere buruari: “Zer egin nezake?”. Robin DiAngelo hezitzaile zuri estatubatuarrak Hauskortasun zuria liburuan azaltzen du nola pertsona zuriek arrazakeria betikotzen duten, ahulegiak direlako gaiaz modu ireki eta zintzoan eztabaidatzeko. Baieztatzen du pribilegioei buruz hitz egiten digutenean oso minduta sentitzen garela. Ez gaude ohituta pertsona zuri gisa ikus gaitzaten, eta nolabait, nabarmenduta/arriskuan (expuestas) sentitzen gara: gure kontzientzia arrazializatu gabeak hauskor bihurtzen gaitu elkarrizketa horietan.
Hauskortasuna terminoak gure arraza-eremu erosotik ateratzeko behar den apurraz hitz egiten du. Baina, ondoren, erreakzioa da defentsa-jarrera armatua, ondoeza, oldarkortasuna eta erresumina. Hori historiaren eta botere instituzionalaren pisuagatik gertatzen da. Lan ona dugu egiteko hauskortasun horren aurkako erresistentzia garatzen, baina ez dugu eraikiko, pentsatzen segitzen dugun bitartean pertsona arrazistak direla soilik beste pertsona batzuk nahita eraso nahi dituztenak. DiAngeloren ustez, arrazakeriari aurre egiteko hauskortasun emozional hori dago, zeren pertsona zuri gehienak hazten dira beste arraza-talde batzuekiko harremanetik bereizitako inguruneetan; eta, batik bat, arrazismoak sortutako estres-esperientziatik babestuta. Hori, hain zuzen ere, “perbertsoki” ohikoa da pertsona ijitoen, beltzen, magrebtarren, indigenen eta arrazializatutako beste talde diskriminatu batzuen eguneroko bizitzan.
Pertsona zuri gisa inoiz ez zait bururatu kalean inolako arrazoirik gabe identifika nazaketenik, etxebizitza bat alokatzeko orduan askoz traba gehiago jarriko dizkidatenik
Pribilegio zuria egunero agertzen da hainbat formatan. Adibidez, errealitate bat da pertsona zuri gisa inoiz ez zaidala bururatu kalean inolako arrazoirik gabe identifika nazaketenik, nire ezaugarriengatik iraindu nazaketenik, etxebizitza bat alokatzeko orduan askoz traba gehiago jarriko dizkidatenik edo supermerkatu batean sartzeagatik bakarrik segurtasun guardia batek jazarriko didanik. Onartzea zaila izan daitekeen arren, nagusitasuna barneratuta daukagu. Azken ikerketak oso argiak dira: 3 eta 4 urte bitarteko haur guztiek dakite hobe dela zuria izatea. Gainera, gure eremuaren balioa neurtzeko erabiltzen dugu arrazializatutako pertsonak ez egotea. Zer da auzo on bat? Zer da eskola on bat? Eskola bat ona den neurtzen dugu, neurri handi batean, haur arrazializaturik ez badago.
Beste konstante garrantzitsuenetako bat da DiAngelok ona/gaiztoa bikoa deitzen duena: arrazista zara edo ez zara. Arrazista bazara, gaiztoa zara; nahita eta kontzienteki zara gaiztoa pertsonekin, arrazaren arabera. Eta arrazista ez bazara, ona eta irekia zara. Horrela, ezin dira bat etorri pertsona ona izatea eta arrazakeriaren konplize izatea. Eta hori da jende zuriaren defentsa-jarrera ia guztien jatorria: definizio soil hori, dioena arrazakeria intentzioz egindakoa izan behar dela arrazakeriatzat jotzeko.
Zer egin dezakegu?
Lehenengo gauza baieztapen hau ezabatzea: “Ez naiz arrazista”. Gero, galdera hauei erantzun behar diet: nola lortu dudan pertsona heldu bat izatea eta ez konturatzea ez nintzela arrazakeriaren gainean hezia izan; ez dut arrazakeriaz hitz egiten nire bizitzako pertsonekin; ez dut arrazakeriaz hitz egiten pertsona arrazializatuekin; ez dut benetako traturik pertsona ijito edo koloreko batekin; egiazki ez zait axola izan horretaz jabetzea; ez dut errudun sentitu nahi.
Galdera hauei erantzun behar diet: nola lortu dudan pertsona heldu bat izatea eta ez konturatzea ez nintzela arrazakeriaren gainean hezia izan
Bigarrena galdera honi erantzuten lan egitea da: Zer esan nahi du pertsona zuria izateak? Ohartzea zuria izateak nire bizitzako alderdi gehienak nola baldintzatu dituen; nola pertsona zuria izateak eragiten duen zure burua bakartzat, berezitzat edo desberdintzat ikustea; pertsona arrazializatu eta ijitoei buruz ahal dudan guztia irakurtzea; haiei entzutea.
Egin dezakegun beste gauza bat da min txikiagoa egitea, praktikaren eta akatsen bidez; errespetua izatea, baina ez edukitzea ez arriskatzeko bezainbesteko konturik. Gakoa da akatsen bidez ikastea eta haztea.
Bukatzeko, ingelesetik itzulitako DiAngeloren aipu bat:
“Ez dut uste bizitzan neure burua askatuko dudanik nire baldintzapen arrazistatik. Eta egia esan, ez diot neure buruari antiarrazista deitzen, izan daitezela koloreko pertsonak erabakitzen dutenak une jakin batean jarrera antiarrazista dudan ala ez”.
Elena Bezanilla, Bizkaiko SOS Arrazakeriako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]