Desokupa ultraeskuindarrek Gasteizen etxebizitza bat hustu duela salatu dute

  • Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak salatu du Desokupa izeneko eta etxe kaleratzeak gauzatzen dituen enpresa Abetxuko auzoan izan dela astelehenean. Asteazkenean 18:00etan protesta deitu duet eta bertan informazio gehiagorekin prentsaurrekoa eskainiko dutela adierazi dute.


2021eko uztailaren 26an - 12:24
Azken eguneraketa: 14:44
Azken hilabeteetan Desokupa enpresa Euskal Herrian izan da. Irudian, Abadiñoko eraikin bat hustu zutenekoa Ertzaintzaren gainbegiradapean. Irudia beren bideo batetik aterea da.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gertatutakoari buruzko informazio xeheagoa emateko eta etxe kaleratzea bera salatzeko, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, langileen kontrolpeko guneen defentsarako Erraki sarearekin batera, prentsaurrekoa iragarri dute Beheko Autobus geltokian, asteazkenean uztailak 28, 18:00etan. "Agerraldi hau publikoki deitzen dugu, bai prentsak, auzotarrek zein interesatuek gertatutakoa batera salatzeko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude