argia.eus
INPRIMATU
Desokupa ultraeskuindarrek Gasteizen etxebizitza bat hustu duela salatu dute
  • Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak salatu du Desokupa izeneko eta etxe kaleratzeak gauzatzen dituen enpresa Abetxuko auzoan izan dela astelehenean. Asteazkenean 18:00etan protesta deitu duet eta bertan informazio gehiagorekin prentsaurrekoa eskainiko dutela adierazi dute.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 26a
Azken hilabeteetan Desokupa enpresa Euskal Herrian izan da. Irudian, AbadiƱoko eraikin bat hustu zutenekoa Ertzaintzaren gainbegiradapean. Irudia beren bideo batetik aterea da.

Gertatutakoari buruzko informazio xeheagoa emateko eta etxe kaleratzea bera salatzeko, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, langileen kontrolpeko guneen defentsarako Erraki sarearekin batera, prentsaurrekoa iragarri dute Beheko Autobus geltokian, asteazkenean uztailak 28, 18:00etan. "Agerraldi hau publikoki deitzen dugu, bai prentsak, auzotarrek zein interesatuek gertatutakoa batera salatzeko".