Desobedientziaz eta herri eraikuntzaz

  • Abian prozesuan egin diren emendakin alternatiboen artean bat bera onartu ez bada ere, auziperatu batzuk aurkeztu genuen desobedientziaren ingurukoa izan da bozkatuena.


2016ko apirilaren 27an - 12:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eztabaidan parte hartu genuenon artean, heren batek desobedientziaren inguruan aurkezturiko emendakinari eutsi genion, azken unean auziperatuon emendakina ordezkatzeko Abian txostenaren egileek beraien testuari eginiko auto-emendakinak ez baitzituen oinarrizko edukiak  jasotzen askoren ustez. Gaiak pizten duen interesa eta grina uka ezinak dira.

Marko teorikoari dagokionez, desobedientzia zibila legez babestutako injustizia bati modu publiko, ez biolento eta masiboan aurre egitea bada ere, desobedientziaren erreminta kutxak askoz ere tresna gehiago eskaintzen dizkigu inposaturiko egungo ereduaren injustizia sozial zein politikoei aurre egiteko, hala nola, herri erresistentzia, intsumisioa, ekintza zuzena, desobedientzia eraikitzailea...

Baina horretarako, desobedientzia begirada integralez begiratzen ikasi behar dugu, fokua zabalduz. Atxiloketen aurrean azken urteotan garatu dugun erresistentzia borrokaren ondorioz, batzuek, modu interesatuan, herri harresi fisikoetan poliziarekin eman den talka bortitzera mugatu nahi izan dute desobedientzia, bide hau baztertu behar dela argudiatzeko. Baina bai herri harresiak eta, zer esanik ez, gainerako desobedientzia molde guztiak, gauza askoz ere aberatsagoak, zabalagoak eta eraikitzaileagoak dira. Aske Guneek ere horixe frogatu dute.

Halere, desobedientzia, bere forma guztietan hartuta ere, askapenerako borroka molde bat besterik ez da. Baina ez da bakarra eta ez ditu beste borroka moldeak ukatzen. Gutxi balitz, historiak erakutsi digu mundu osoan eman diren eraldaketa sozialak zein askapen nazionalak ez direla sekula izan borroka molde bakarren bidez eskuraturikoak, ez AEB edota Hego Afrikako beltzen eskubideen defentsan edota ezta Indiaren nazio askapenerako borrokan ere, adibidez. Beraz, desobedientzia ez da beste borroka moldeen aurkakoa, testuinguruaren arabera, finkaturiko askapen edota eraldaketa estrategian izaera zentrala eskura dezakeen arren. Euskal Herrian ere bai. Estatuen jarrera itxiaren aurrean hartu dugun aldebakartasunean oinarrituriko konfrontazio politiko ez biolentoak ez baitu beste aukera askorik ematen.

Desobedientzia, injustizia ikusarazteko eta jendartea aktibatzeko oso bide baliagarria da eta izan da. Hor dago, adibidez, ikastolen mugimenduaren sorrera. Elbira Zipitria andereñoaren etxean hasi zen desobedientzia ariketa txiki hura, Euskal Herri osora zabaldu zen mugimendu indartsu bihurtu zen frankismo garaian. Edota, bestea, soldadutzaren aurkako intsumituena. Gutxi batzuek hasi zuten borroka desobedientea, borroka sozial bilakatu zen. Gehiago ere badaude, borroka feministak abortoaren eskubidearen aurrean erakutsitakoa, euskal preso politikoek espetxeetan garatutakoa, erakundeen ilegalizazio aurrean milaka lagunek emaniko erantzuna eta, orain, atxiloketa zein epaiketen aurka Libre/Eleak Dinamikak bultzaturiko herri harresi, Aske Gunea eta gainerakoak... Borroka esparru berriak zabaltzeko edota zaharrak aktibatzeko tresna baliagarria dela frogatu du desobedientziak.

Borroka esparru berriak zabaltzeko edota zaharrak aktibatzeko tresna baliagarria dela frogatu du desobedientziak.

Baina Estatuek ez gaituzte soilik legeen bitartez kontrolatzen eta legeak hausten ditugunean indar armatuen bidez zapaltzen. Sistemak badu askoz ere tresna eraginkorragoa den beste bat: guztioi barneratu eta egunero aplikarazten dizkigun inposaturiko habito edo ohitura txarren bilduma: kontsumo eredua, harreman eredua, hizkuntza portaera, arau soziala, praktika sexuala, bizitza publiko eta pribatuaren banaketa...   Eta ohitura txar horien aurrean ere, desobedientziaz jokatu behar dugula esaten dugu Lurralde Askea komunitate desobedientean. Arlo honetan ere, handia da mugimendu feministak parekidetasunaren aldeko borrokan erakutsi diguna: zaintzaren inguruan, lan munduaren erregulazioan, botere eta politikagintza mailan... Eguneroko jardueran praktika egokiak hartuz eta txarrak ordezkatuz bideratzen da zapalkuntzarik gabeko jendarte baterako eraldaketa prozesua, norbanakoaren desobedientzia ariketa txiki partikularrak kolektibizatuz eremu guztietan. Hori ere desobedientzia da, eraikitzailea kasu honetan; zerbaiten aurka baino zerbaiten alde jokatzera behartzen gaituen desobedientzia eraikitzailea, beti konpromisoetan oinarrituz eta diskurtsoa praktikarekin lotuz. Koherentzia eta sinesgarritasuna.

Horrelakoa da desobedientzia begiratzeko fokua zabaltzen dugunean. Horiek guztiak eta gehiago dira desobedientziaren erreminta kutxak eskaintzen dizkigun tresnak. Desobedientzia ariketa horien guztien bidez, esparruz esparru, gure lurralde askeak osatu behar ditugu, gure eredu librearen artxipelagoa osatu behar dugu, arlo pertsonalean zein kolektiboan.

Desobedientzia da bidea. Segi dezagun herri harresia eraikitzen.

Joseba Alvarez, SORTUko kidea

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude