Desarmea “bururaino” eramateko prest agertu da ETA agiri baten bidez


2014ko martxoaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Otsailaren 21ean hasi zuen ETAk desarme prozesua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erakunde armatuak agirian dioenez, "azken armategia zigilatu arte" jarraituko du prozesuak. Erabakia "borroka armatuaren amaieraren ondorio da" ETAk dioenez. Armak zigilatzeak "erabilera operatibotik kanpo" jartzen dituela dio dokumentuak eta horren bidez  bai jendarteari bai nazioarteari "segurtasuna" eman nahi dietela.

ETAk zeregin horrek daukan zailtasuna ere seinalatu ditu, bere esanetan desarmea ez baitago egiaztatzaileen eta erakundearen eskuetan bakarrik. "Edozein erasok, edozein oztopok zigilatze prozesua goitik behera baldintza dezake".

Arkaitz Belloni aipamena

Agirian ETAk Arkaitz Bellon, Puerto de Santa María kartzelan hil zen Elorrioko presoa gogora ekarri du eta espetxe politika salatu du. "Euskal preso politikoek jasaten duten eskubide urraketarekin amaitzeko beharra" nabarmendu du erakundeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Eguneraketa berriak daude