Ez omen dira utopiarako garaiak. Aski da etxeko leihotik begiratzea kalera, edo mugikorraren pantailatik so egitea munduko panoramari, eta argi dago: ez da giro. Ezer ikustekotan, distopia dakusagu zeru ertzean, distopia etorkizunean.
Azala kreazio espazioko kideek, ordea, jakin badakite halako garaietan ere, distopiak ekar lezakeen paralisitik aparte, batzuk badabiltzala alternatibak eraikitzen, tokian toki, eta txikitik. Hala, alternatiba horiek argitara ekartzeko eta transmititzeko sortu dute Zirriborroak eta gero egitasmoa. Ostegun honetan zabaldu dute 0. zenbakia.
Zer da Zirriborroak eta gero?
Lurralde zehatz batean gaur egun martxan dauden alternatiben inbentarioa egin, eta, hori abiapuntu hartuta, idazle bat gonbidatu dute Zirriborroak eta gero proiektuaren bultzatzaileek (Ixiar Rozas, Arantxa Mendiharat eta Idoia Zabaleta). Ondoren, idazlearen zeregina izango da inbentarioko ale bat aukeratzea eta alternatiba hori etorkizunean proiektatzera. Fabulatzea baita asmoa, moldatzea, “kontaera espekulatiboak sortzea, ikusteko urruti-edo geratzen den etorkizun batean zer gertatuko litzatekeen, baldin eta alternatiba horiek hedatuko balira”.
0. zenbakia kalean: Errekaleor
Etxetik abiatu dira. Araban dago Azala kreazio espazioa, Lasierra izeneko herrian, eta, Araban kokatua dago Zirriborroak eta gero proiektuaren 0. zenbakia, Gasteizko Errekaleor auzoan. Frankismo betean eraiki zen Errekaleor, Gasteizko aldirietan, industriaren hazkuntzari jarraikiz. XXI. mendearen hasierarako, ordea, higiezinen espekulazioen ondorioz, hutsik zeuden hango etxebizitza gehienak. 2013. urtean, baina, zenbait ikasle bildu ziren eta han jarri ziren bizitzen. Orduz geroztik, hazi, bete eta biziberritu egin da.
Eta hain zuzen ere, Errekaleorren loraldia areagotu eta horren inguruan eraiki du etorkizun posible bat Katixa Agirre idazleak. Loratze perimetroa, hala jarri dio izenburua, eta amu hau bota dio hartzaileari: “Demagun fertilitate-tasa Europa osoan erori dela, non eta Errekaleorren izan ezik, autogestioa, garapen kolektiboa eta utopiaren lekuan, periferiaren periferian”. Eta nolatan gertatu da hori? Bada, Loratze Perimetroa izeneko halako eraztun bat dagoelako auzoaren mugan bertan, auzoa osorik inguratuz. Agirrek berak bideo batean azaldu duenez, “larrua jotzeko sortutako” eta “orduka ordaintzen den hotel erraldoia” da Loratze Perimetroa, pikadero handi bat, alegia.
Non eta nola jaso daitezke etorkizunaren zirriborroak?
Fabulak nola jarraitzen duen jakin nahi duenak hainbat aukera ditu eskura. Gaurtik aurrera, Arabako hainbat taberna eta iragate-tokitan lor daiteke paperezko ale bat: Agurainen, Aiaran, Amurrion, Artziniegan, Dulantzin, Iruña Okan, Laudion, Oionen, Gasteizen eta Zuian. Euskarri digitalean ere irakur daiteke. Irakurri ez ezik, narrazioa aditzeko aukera ere badago, autorearen beraren ahotsean, gainera.
Azkenik, Telegram eta WhatsApp aplikazioen bidez ere jaso daiteke historia, testuan ala audioan, proiektuaren kanalean alta emanda. Zabaletak azaldu duenez, proiektuaren zabalkundea ere baliatu nahi izan dute esperimentatzeko, eta horregatik gehitu dute hirugarren aukera ez hain ohiko hori. “Zurrumurruaren” eta “bolo-bolo” ibiltzearen ideia hartu dute oinarri, egunero gurekin daramatzagun gailuak izan daitezen etorkizun posibleok nahinora hedatzeko eta kutsatzeko tresna.
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
Orain denak aita santua baino frantziskotarrago bihurtu zaizkigunez, komeni da gogoratzea gure klasiko ez-sotanadunez. XVII. mendean izan zen bat, haren grazia zen Arnaut Oihenart. Eta ezin gaitezkeenez murgildu haren lan guztietan, gaur goretsiko dugu O.ten gaztaroa... [+]
Aurreko tertuliako galderari erantzuteko beste modu bat izan zitekeen, akaso modu inplizituago batean, bigarren solasaldi honetako izenburua. Figura literarioaz gaindi, pertsonaia zalantzan jartzeko, edo, kontrara, pertsonaiaren testuingurua ulertzeko saiakera bat. Santi... [+]