Iazko maiatzean Sopelako mural politikoen topaketan parte hartzen zebiltzala identifikatu zituzten bederatzi pertsonek uko egin diote Getxoko 4. Epaitegian deklaratzeari. Mozal Legearen araberako isuna ordaintzeaz gain, Sopelako Udalak salatu egin zituen, kalteak eragitea leporatuta, eta horren harira zeuden gaur epaitegira deituta. Kanpoko aldean 50 bat lagun elkartu dira, zentsuraren aurkako aldarria egiteko asmoz.
Maiatzaren 5ean egin zen Sopelan azken urteetan ohiko izan den muralen pintaketa-eguna. Egun hartan, Ertzaintzak ekintza aldarrikatzailean parte hartzen zebiltzan bederatzi gazte identifikatu zituen. Mozal legea ezarri zieten, baina horrez gainera Sopelako Udalak salaketa ipini zien, kalteengatik; besteak beste garbiketa-lanen kostua eurek ordaintzea izan daiteke jaso dezaketen zigorra, Zigor Kodearen araberako isun batez gain.
Gaur joan dira bederatzi gazteak Getxoko 4. Instrukzio Epaitegira, baina ez dute deklaratu gura izan. Justizia Jauregira sartu aurretik HIRUKAri adierazi diotenez, "berez itsustea leporatu ahal ziguten, baina horren ordez kalteengatik salatu gaitu Udalak; garbiketa-kostuak guk ordain ditzagun saiatuko direla ailegatu izan zaigu udal-iturrietatik, 2.000 euro baino gehiago". Udalak, salaketa ipini arren, ez da auzian bertaratu, eta honenbestez epailearen esku dago hurrengo pausoa zein izango den erabakitzea.
Deklarazioen hasiera 10:00etarako zegoen aurreikusita. Ordu erdi lehenago, Zentsurarik Ez plataformak deituta, 50 bat lagun batu dira Justizia Jauregiaren aurreko aldean, "Ez gaituzte isilduko" zioen pankarta bategaz. Zentsuraren aurkako mezua zabaldu, eta bederatzi salatutakoei elkartasuna adierazi diete. Ondoren, elkarregaz gosaldu dute.
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]