David Pla atxilotu du Frantziako poliziak

  • Hendaiako polizia etxera izenpetzera joan denean atxilotu dute preso ohia. Egoera salatzeko elkarretaratzea eginen dute 19:00tan, Hendaiako herriko etxe aitzinean. EH Bai, Sortu, Aitzina, Bake Bidea zein Bakegileek salatu dute atxiloketa.

     


2020ko otsailaren 13an - 10:18

Goiz honetan Hendaian atxilotu du David Pla preso ohia Frantziako poliziak. Kontrol judizialaren neurriei segi, izenpetzeko komisaldegian zegoela atxilotu eta Baionako komisaldegira eraman du poliziak.

Pla Espainiaratzearen alde agertu zen Frantziako Kasazio Auzitegia iazko abenduan. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008ko ustezko bilera bategatik egin zuen euroagindu eskaera, ETArekin lotuta. Alta, Espainiak leporatutakoak Frantziako poliziaren txostenek gezurtatzen dituztela azaldu zuen auzitegian Xantiana Cachenaut defentsaren abokatuak.

Elkarretaratzea, Hendaian

Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea eginen dute arratsaldeko 19:00tan, Hendaiako herriko etxe aitzinean. Pla berehala askatzea eskatu dute Bake Bidea eta Bakegileek eta gaurko elkarretaratzera bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei. Sortu eta EH Bai alderdiek ere mezu bera plazaratu dute. Bakea eta elkarbizitza eraikitzeko jarrera eta ekintzak ukan beharrean, Frantziako zein Espainiako Estatuek "konfrontazioan oinarritutako eszenatokia mantendu eta eraiki" izana salatzen du EH Bai-k. Plaren atxiloketaren gisara, azken aldietako "mendekuan oinarrituriko erasoak" deitoratu ditu koalizioak, Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Lorentxa Beyrie eta Ibon Fernandez Iradi presoen kasuak adibidetzat emanez.

Iazko apirilean atera zen kartzelatik Pla. 2015eko irailean atxilotu zuten Baigorrin, Iratxe Sorzabalekin batera. ETAko zuzendaritzako kidetzat jota, bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta zazpikoa Sorzabali. Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponketaren alde lanean ari zirela nabarmendu zuten Plak eta Sorzabalek, zehaztuz atxilotuak izan arte Frantziarekin eta Espainiarekin elkarrizketak abiatzen saiatu zirela


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Angel Berrueta omendu eta hogei urteren ostean aitortza ofizialik gabe jarraitzen duela salatu dute

Hogei urte bete dira ETA ez zion kartel bat jarri nahi ez zuelako Angel Berrueta hil zutenetik Espainiako polizia batek eta bere semeak. Iruñeko Donibane auzoan Berrueta omendu dute, eta justizia eta erreparazioa eskatu dituzte.

 


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


Eguneraketa berriak daude