ARGIA.eus

2020ko abenduaren 05a

Datorren krisiari herri erantzuna ematea aldarrikatu du Gure Eskuk

  • Larunbatean Lezon eta Bilbon. Igandean berriz, 50 herritan aldarrikapen mosaikoak osatu dituzte herritarrek, plaza publikoa berreskuratzeko egindako ekimenean.

ARGIA @argia
2020ko ekainaren 08a
Aramaioko Gure Esku Dagok ateratako argazkia.

Gure Eskuk herritarrei haien aldarrikapenak kartoi zatian idatzi eta sare sozialetan zabaltzeko eskatu zien, ondoren, aldarrikapenok herriko plazetara eramateko. Ekainaren 6an eta 7an egin dute hainbat herritan eta hilaren 21ean Nafarroan egingo dute.

“Hemen erabaki, herritarrok erabaki” lelopean egin dute ekintza. Antolatzaileek adierazi dute beharrezkoa dela bizi dugun krisiari eta datorrenari Euskal Herritik eta denon artean erantzutea. Tokiko erabaki burujabeak aldarrikatu behar direla azpimarratu dute.

Norbanakoek herriko plazetara eramandako mezu-kartoietan mota askotako aldarriak jaso dira: arrazakeriaren kontrakoak, ingurumena babestearen aldekoak, zerbitzu publikoak defendatzekoak, errepublikaren aldekoak, espetxeak hustea eskatzen zutenak, mezu feministak...

Irati Elizalde Gure Eskuko kideak ondoko mezua azaldu zuen asteburuko ekitaldian: “Osasun krisiari eta datorren krisi sozial eta ekonomikoari ezin zaie herritarroi bizkarra emanda erantzun. Herritarrokin hemen, Euskal Herrian, hartu behar ditugu erabakiak. Iruditzen zaigu baliatu beharko genukeela inflexio puntu hau herri gisa hausnartzeko, herri gisa eztabaidatzeko, erabakiak hartzeko eta beharrezkoak diren aldaketak bideratzeko”.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Gure Esku

Gure Esku kanaletik interesatuko zaizu...





Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude