Aste honetako ARGIAn...

  • Korsikaren burujabetza falta ekarri du lehen lerrora Yvan Colonna preso politikoaren heriotzak. Jenofa Berhokoirigoinen erreportajea uharteko egoera politikoaz eta azken urteetako gertaera nagusiez. Eta horrez gain aldizkarian...


2022ko martxoaren 28an - 15:40

- Miguel Angel Llamas 'Pitu'-rekin elkarrizketa: "Mugitzen diren gazteek meritu handia dute". Reyes Ilintxeta izan da berarekin.

- Frantziako lehendakaritza hauteskundeak direla eta bi artikulu:

- Aberatsenei egin opariekin oroituko dugu Macron, Jenofa Berhokoirigoin.

- Ukrainara begira ere bozkatuko da, Xuban Zubiria.

- Uger taldearekin, hirugarren diskoa atera berritan. Amaia Lekunberri mintzatu da haiekin.

ARGIA astekaria paperean edo PDFan jaso nahi baduzu, kazetaritza independenteaz informatu nahi baduzu, euskaraz bizitzen saiatzeko beste pauso bat eman nahi baduzu... egin zaitez ARGIAkoa. Zuk zeuk, zure egoera ekonomikoaren arabera, erabakiko duzu zenbateko ekarpena egin nahi duzun eta bueltan zer jaso. Ekarpen eta pertsona guzti-guztiak ongi etorriak zarete! Babestu independentzia!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude