Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iruñean eta Donostian

  • Zinetika jaialdiaren II. edizioak dantzari buruzko bideo-sorkuntzak emango ditu azaroaren 22tik 25era. Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei. Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian egingo da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 21ean - 15:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

Tabakalerak zinema jaialdietarako duen Gutun Zurien programaren barruan egingo da jaialdia, Iruñeko Udala, Nafarroako Filmoteka, eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzari esker. Zinetika hainbat jaialdirekin ari da sareko elkarlanean, eta artisten eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraiki nahi dituen kultur elkartrukerako plataforma da. 

Bideo-emanaldiekin batera, ondorengo jarduerak egingo dira:

Zinetika 2017: egitaraua

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Eguneraketa berriak daude